
Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara. Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzendutako festan parte hartzen dutenek, pirata mozorroa prestatzeko aukera izango dute Itsas Gelakoen laguntzarekin, eta Mater Ontziko tripulazioko kide bihurtuko dira. Askari pirata ez da faltako eta jaia amaitzeko altxorraren bila jolasean ariko dira. Parte hartzea doakoa izango da, baina lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik erreserba egin beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute haur pirata festan parte hartu nahi dutenek. Mater Ontzia San Pedroko arrantza kaian izango da, motoraren ondoan. Konpartsa, poteoa eta afaria Gauean berriz, Antxon antzerkiak hartuko du lekukoa Pasaiako antzerki tailerraren eskutik. Bi antzezlan antolatu dituzte, eta emanaldiak Kultur Etxean izango dira, 22:30etik aurrera. Armadas hasta los dientes lana taularatuko dute, lehenik, Yolanda Torvisko eta Fatima Rodriguezek. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antzerki taldeko kide diren Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas [...]

Arratsaldeko zazpietan puntuan abiatuko da Ereintza elkartetik azeri dantza, eta horrekin batera, sei egunetako inauteriak hasiko dira Errenteria-Oreretan. Egitarau mardula prestatu dute elkarte eta ikastetxeek. Bihar ikastetxeen txanda izango da, eta ...

LAB sindikatua kalera atera zen atzo lan erreforma eta murrizketak salatzera. Erdialdeko kaleetan zehar manifestazioa egin zuen Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Kutxabanken paretik ere pasatu ziren parte har...

Ostegun gizena ospatuko dute gaur Petra Lekuona Zaharren egoitzan. Hala, Maya erleaz mozorrotuko dira eta txokolate jatea izango dute, 16:30etik aurrera. Asteburuan ez dute inauterietako ospakizun berezirik egingo, baina bihar izango dute inauteriekin ...

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak batzarra egingo du datorren ostegunean, hilak 23. Lehen deialdia 17:30ean egin du, eta bigarrena, 18:00etan. 2011ko kontuei eta ekintzen memoriari buruz ariko dira partaideak, besteak beste.

Kirol patronatuak jakinarazi duenez, etzi Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da arratsaldez: 14:00etan itxiko dute. Ixteko arrazoia da kirol zehaztasuneko ligaren 2. jardunaldia egingo dutela. Bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako i...

Inauteriak iritsiko dira asteburu honetan herrira, eta kale ekintzan ere ospatuko dituzte. Hala, Ttak-ek —kale ekintzaren arduradunak—, mozorro desfilea egin nahi du herriko haurrekin. 16:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, mozorrotuta. Jantziek...

Ikas Jolas programa gaur jarriko dute abian bosgarren urtez jarraian Mendeluko Eguzkiko lokalean. Haur eta gazteek eskolako lanak egiteko aukera izango dute lokalean prestatu duten gela batean. Gainera, aisiarako erabiltzeko esparrua ere prestatu dute, eta jolasteko eta kirola praktikatzeko tailerrak egingo dituzte. Hala, ostegunetan 16:45etik 19:30era irekiko dituzte Mendeluko Eguzkiko ateak bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzat. Izena eman nahi dutenek Mendeluko kulturgunean egin behar dute, ostegunetan 16:45etik 19:30era.

Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori; haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira ardatzak NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Ohitura Onen Nazioarteko IX. Txapelketan parte hartzen ari da Ekolapiko proiektua. Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori. Ekolapiko proiektuaren helburua, «Gipuzkoako haur eskoletan eta Haur eta Lehen hezkuntzetan elikadura ekologikoa, osasuntsua eta orekatua» barneratzea da. Haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira proiektuaren bi ardatz nagusiak. Horregatik aukeratu du Espainiako Estatuko Habitat komiteak nazioarteko lehian parte hartzeko. Nazio Batuen Erakundeko talde teknikoak nazioarteko ohitura onak bultzatzen dituzten 100 proiektu onenak aukeratuko ditu, eta gero 48 finalista proposatuko ditu. Horiek Dubai lehiatuko dira urrian, eta baliteke Ekolapiko ere bertan egotea. 2007tik martxan 2007 urtean egin zituen Ekolapikok bere lehen urratsak. Donostiako hiru haurtzaindegietan abiatu zen: Prim, Antiguo eta Zuloagakotan. Geroztik, Gipuzkoako herri askotara zabaldu da: Oiartzun, Beasain, Lasarte, Errenteria-Orereta, Hernani, Astigarraga, Urretxu-Zumarraga, Zarautz, Deba Garaia bailara, Tolosaldea… Baina gaur egun, Ekolapiko proiektua martxan duten ikastetxeak honakoak dira: Zuloagako Udal Haur Eskola (Donostia), Haurtzaro (Oiartzun), Andra Mendi Ikastola (Beasain) eta Usurbilgo Udal Haur Eskola (Usurbil). Egun, Gipuzkoako beste zenbait ikastetxetan ere badute elikadura ekologikoa eta osasuntsua. Errenteriako Uztargi Udal Haur Eskolan, adibidez; eta baita Usurbilgo Udal Haur eskolan ere; azken hori, Gipuzkoan aitzindaria da jantoki [...]

Real Union futbol taldeak kanpaina berria abiatuko du gaurtik aurrera, harrobiko taldeen alde dirua biltzeko xedearekin. Unionen Zozketa izena du kanpainak eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, saltoki, enpresa eta pertsonen artean 50.000 txartel banatzea aurreikusi dute, horietako bakoitza bost euroko prezioan. Atzoko aurkezpenean izandakoen artean Ricardo Garcia Real Unioneko presidentea, Joseba Lopetegi kanpainaren kolaboratzailea eta Gorka Berges marketing eta prentsa arduraduna izan zireen, eta Garciak azaldu zuenez, babesle eta diru laguntzen kopurua «nabarmen jaitsi dela» kontuan hartuz, harrobia zaintzeko adina diru biltzea “beharrezkoa” ikusi dute. Izan ere, harrobiko hamar talde ditu gaur egun Unionek, eta jokalari bakoitzak “ia 1.500 euroko kostua” duela esan zuen Ricardo Garcia presidenteak: “Jokalariak jantzi behar dira, teknikariak eta fisioterapeutak kontratatu, bidaiak… eta horrek guztiak, gutxi gorabehera, 1.470 euro suposatzen du jokalariko. Gurasoek, 30 euro ordaintzen dituzte hilero, eta argi dagoenez, haiei ez diegu diru gehiagorik eskatu behar”. Krisiaren ondorioz Real Unionen agerraldian bildutako hiru arduradunek harrobiko taldeak finantzatzeko zailtasuna krisialdiaren ondorio zuzena izan dela nabarmendu zuten. “Enpresei, norbanakoei eta baita klubei eragiten dien egoera dela badakigu, baina laguntza jaso ezean, urtearen bukaeran harrobiko jokalariak behar den moduan zaintzeko aukerarik ez dugu izango”. Horiek horrela, pertsona oro zozketa txartel bat erostera gonbidatu dute. Zozketa ekainaren 16an egingo [...]

Etzi, gainontzeko larunbatak baino bereziagoa izatea nahi dute Pagoako arduradunek. Horretarako techno emanaldi berezia antolatu dute. Larunbata gauean honako musika jartzaileak izango dira bertan: Hobo (Minus, Canada), Blondish (Canada), Sm aka Soulack &Mikel_e, Oliver Dmx, Weï eta Fe.

Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida , eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azkenekoz, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 Torneoan bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Pasaiako Trintxerrek Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 Txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Realaren mutilen eta nesken taldeak eta Atletico SS) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Galdu, gizonezkoen Realaren aurka (1-2) eta Atletico SSren kontra (3-6) galdu zuen; irabazi, berriz, IHCrekin (6-0) eta Realeko emakumezkoen taldearekin (5-0) [...]

Pasaiako Udal Gobernuak Mizgin Arslan idazle, kazetari eta zinemagile kurduaren atxiloketa salatu du prentsa ohar bidez. Arslan Hugoenean izan zen, eraikina kanpoko idazleentzat egokitu zutenean. Astelehenean atxilotu zuten Mizgin Turkian, bete 100 per...

Urdaburukoak Lergatik Artederretara (Nafarroa) joango dira etzi, eta izena emateko azken eguna gaur da. 20:30etik 22:00etara egongo da irekita egoitza edo 943 52 78 79 zenbakira ere deitu daiteke.

Pasa den astean ireki zuten Juan Laborda kaleko oinezkoentzako bidea. Kultur Etxeko eraikina bukatu dute, eta hilabete honetan hasiko dira Olazabal parkea eraikitzen. Parkea eraikitzearekin batera, Musika Eskolako materiala eraikin berrira eramango dute, eta altzariak jarriko dituzte. Maiatzerako bukatu nahi dituzte lanak. Bi irteera Olazabal parkean bi urtez egon den garabia kendu dute, eta Kultur Etxea eraikitzen ari ziren bitartean, obretarako biltegi bezela erabili dute ondoko parkea. Hori garbitu ondoren, Juan Laborda kalea oinezkoentzako ireki dute, eta parkeko lanak hasten dituztenean, autoentzako bidea ere ireki nahi dute. Horrela bi bide izango lirateke Alde Zaharretik ateratzeko: bata San Nikolas kalekoa, eta bestea Juan Labordakoa. Kalea ireki baino lehen segurtasun neurriak aztertu behar dituzte. Bizilagunekin bilera Aitor Kerejeta alkateak jakinarazi du Harresi Bizilagun Elkartearekin bilera egingo dutela gaiaren gainean hitz egiteko. Gainera, Alde Zaharreko trafikoaz hausnarketa egingo dute. Izan ere, udala Alde Zaharrera sartzen diren ibilgailuei buruzko datuak aztertzen ari da: lehen azterketen arabera, 1.300tik 1.800 ibilgailura bitarteko trafikoa dago egunero bertan. «Guztion artean Alde Zaharreko bizilagunen onerako konponbide bat aurkitu behar dugu, izan ere urte asko daramatzate obrak jasaten; laster kultur azpiegitura eta parke bikaina izango dituzte», esan du alkateak.

Landetxa-Katea, Belaskoenea, Larreaundi eta Olaberriako auzokideek zein Txingudi merkatal guneko langileek 2.000 sinadura bildu dituzte garraio zerbitzu berrien ibilbideen kontra. Sinadurak Herritarra Atenditzeko Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu zituzten aste...

Irungo Gaztiak eskubaloi taldea Tolosa CF taldearen aurka aritu zen asteburuan, etxetik kanpo. Lehen zatian Irungo taldea ondo aritu zen arren, ez zuen garaipenik lortu eta azkenean 37-28 galdu zuen. Hala, igoeraren helburua urruntzen ari zaie irundarr...

Bidasoko CCOO sindikatua PPk bultzatutako lan erreformaren aurka agertu da ohar baten bidez, eta Donostian larunbat goizean izango den manifestaziora batu dela jakinarazi du. Hara joateko eskatu die herritarrei.

Goizane Alvarez Udaltzaingoko ordezkariak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Balore ordezkariak gizarte agenteen gaineko kanpaina berriaren oinarriak aurkeztu zituzten atzo goizean. Kanpaina Irun Gizalegez ekimenaren barruan kokatuta dago, eta joan ...