Gizarte agenteek garatuko duten lanaren oinarriak aurkeztu dituzte
Goizane Alvarez Udaltzaingoko ordezkariak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Balore ordezkariak gizarte agenteen gaineko kanpaina berriaren oinarriak aurkeztu zituzten atzo goizean. Kanpaina Irun Gizalegez ekimenaren barruan kokatuta dago, eta joan ...
Goizane Alvarez Udaltzaingoko ordezkariak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Balore ordezkariak gizarte agenteen gaineko kanpaina berriaren oinarriak aurkeztu zituzten atzo goizean. Kanpaina Irun Gizalegez ekimenaren barruan kokatuta dago, eta joan den urtean bezala lau gizarte agente kontratatu dituzte, Irungo Udalak bultzatutako enplegua sustatzeko planaren barruan.
Lau gizarte agenteak eta horien koordinatzaileak iragan astelehenetik ari dira lanean. Egiten ari diren lanak, besteak beste, inkestak egin, eskuorriak banatu, eta oharrak jakinaraztea dira. Hala, herritarren ohiko kexei, oharrei edo hobetzeko proposatzen dituzten iradokizunei buruzko sentsibilizazio maila ezagutzeko eta ebaluatzeko diseinatu dira eragileen lanak.

