Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pontikako lurzoruko kutsadura maila aztertuko du udalak

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatu eta lurperatutako Mastiko Ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du. Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan S. Coop. enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu du udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak eta enpresak berriz, lau hilabeteko epean bukatuko du lana. Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu enpresak. Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, industriak eragindako kutsadura zehazte aldera. ” Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak” zehaztu du Ferradasek. Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik eta 1975 urtera arte ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten enpresak aritu ziren lanean. Antzinako paduran aritu zen lanean ere metalaren sektoreko GECOTOR enpresa. Kutsadura kendu Azterketa lanak amaituta, legezko mugak gainditzen dituzten kontzentrazioak atzemanez gero, udalak “ikerketa zehatza” egingo duela azaldu du Ferradasek “Pontikako ibarrean kutsadura guztia kentzeko, azkenik”. Udalak, Pontikako Auzo Elkarteri, Ingurumen Aholku Batzordeari zein talde ekologistei hartutako erabaki eta eman beharreko urrats guztien gaineko informazioa emango diela [...]

admin
Bidasoa
2012/02/27

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatu eta lurperatutako Mastiko Ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du.

Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan S. Coop. enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu du udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak eta enpresak berriz, lau hilabeteko epean bukatuko du lana. Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu enpresak.

Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, industriak eragindako kutsadura zehazte aldera. ” Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak” zehaztu du Ferradasek.

Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik eta 1975 urtera arte ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten enpresak aritu ziren lanean. Antzinako paduran aritu zen lanean ere metalaren sektoreko GECOTOR enpresa.

Kutsadura kendu
Azterketa lanak amaituta, legezko mugak gainditzen dituzten kontzentrazioak atzemanez gero, udalak “ikerketa zehatza” egingo duela azaldu du Ferradasek “Pontikako ibarrean kutsadura guztia kentzeko, azkenik”.

Udalak, Pontikako Auzo Elkarteri, Ingurumen Aholku Batzordeari zein talde ekologistei hartutako erabaki eta eman beharreko urrats guztien gaineko informazioa emango diela azaldu du Ferradasek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.