Pista Estaliko Espainiako Aletismo Txapelketan parte hartu dute Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) Teresa Errandoeneak eta Olatz Arrietak. 60 metro hesi lasterketan lehiatu dira irundarrak, eta Errandoenea juniorraren kasuan, azkeneko hesian estroputz egin ondoren laugarren postua eskuratu du 8.78ko denborarekin. Arrieta seniorrak aldiz, bosgarren postua eskuratu du. Bidasoa Atletismo Taldea 20. postuan sailkatu da asteburuko txapelketan.
Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Bilintx 40-60. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Kostkas Inter 72-42. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Bigara Pulpo-Erei...
Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko d...
Oiartzungo gazteen ordua iritsi dela diote herriko gazteek. Gazteen arteko harremanak sustatu eta gazteen gusturako ekitaldiak antolatzea da helburua. Lehen hitzordua larunbatean izan zuten. 150 gaztek bete zuten Kataxulo Gaztetxia. Elkarrekin afaldu, ...
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun urruntze agindua apurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, agindu hori dela eta, bikotekide ohiarengana 200 metrora baino gutxiagora ezin zuen hurbildu atxilotutakoak, baina bikotekid...
Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatu eta lurperatutako Mastiko Ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du. Ikerketa gauzatzeko, Ondoan S. Coop. enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu du udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak eta enpresak berriz, lau hilabeteko epean bukatuko du lana. Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu enpresak. Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, industriak eragindako kutsadura zehazte aldera. ” Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak” zehaztu du Ferradasek. Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik eta 1975 urtera arte ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten enpresak aritu ziren lanean. Antzinako paduran aritu zen lanean ere metalaren sektoreko GECOTOR enpresa. Kutsadura kendu Azterketa lanak amaituta, legezko mugak gainditzen dituzten kontzentrazioak atzemanez gero, udalak “ikerketa zehatza” egingo duela azaldu du Ferradasek “Pontikako ibarrean kutsadura guztia kentzeko, azkenik”. Udalak, Pontikako Auzo Elkarteri, Ingurumen Aholku Batzordeari zein talde ekologistei hartutako erabaki eta eman beharreko urrats guztien gaineko informazioa emango diela [...]
Pista Estaliko Espainiako Atletsimo Txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu du salto hirukoitzean. Horrez gain, Euskal Herrian daukan marka hautsi du: 13,53ko marka egin du, bi zentimetro gehiago, alegia. P...
19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa. Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa. Zinegotziaren arduraldia....
Ander Imaz eta Andoni Ugalde Oiarpeko pilotariek, Ortuellako (Bizkaia) Txapelketako finala jokatu dute asteburuan, eta txapela jantzi dute. Hango bikotea —Rey-Ibarrondo— 22-16 garaitu zuten.
Hilabeteko azkeneko ostirala zen 24a, eta ohi bezala, kartelada zegoen deituta herriko plazan. 112 pertsona elkartu ziren.
Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldeak porrot mingarria jaso zuen larunbatean Don Boscon, Real Union Bren kontra (2-4). Pasaiak, gainera, bigarren posturaino igotzeko aukera bikaina galdu du, Tolosak eta Beriok haien partidak galdu bait zituzten. Iraba...
Ez zen partida erraza Txintxerpek larunbatean Elgoibarren jokatu behar zuena. Aurkari zuzenen arteko lehia zen, eta horrelakoetan etxekoak publikoaren berotasuna alde izaten du. Baina pasaitarrei partida borobila atera zitzaien eta elgoibartarren gaine...