Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lezoko eta Pasaiako udalek atez atekoa abiaraztea erabakiko dute

admin
Bidasoa
2012/02/23
Lezoko eta Pasaiako udal gobernuek datozen hilabeteetan atez ate zaborra jasotzeko sistema plenora eramango dutela jakinarazi dute. Horrela, Lezon hil honetan bertan proposatuko dutela jakinarazi dute, eta Pasaian, berriz, maiatzeko udalbatzarrean. Oiartzunekin batera, sistema hori erabiliko lukete herri horiek.Bilduko ordezkariak, atez atekoa 34 udalerritan jarriko dutela iragarriz Lezoko eta Pasaiako plenoek sistema horrekin aurrera egitea erabakitzen badute, 2013ko udaberrian izango da martxan atez atekoa. Hala iragarri zuten atzo eguerdian Donostiako Miramar jauregian Gipuzkoako 34 udalerritako alkate zein zinegotziek egin zuten agerraldian (Bildu koaliziokoak denak). Euren erabakia herri horietan guztietan atez ateko sistema ezartzea izan dela iragarri zuten.   “Gipuzkoan, zero zabor” Oiartzunez gain, Hernanin, Usurbilen eta Antzuolan ere martxan dago atez atekoa. Atzo iragarpena egin zuten herriekin batuta, 300.000 gipuzkoarrengana iritsiko litzateke hondakinen sistema hori. Mikel Biain Oñatiko alkateak eta Ainhoa Zabalo Lezokoak hartu zuten hitza atzoko agerraldian. Biainek esan zuenez, “arazoa” dago egun hondakinekin: “Azken hamarkadetan neurririk gabe sortu dugu zaborra, begiratu gabe nahastu dugu eta pentsatu izan dugu mendiko zulo beltzera botata irtenbidea zela”. Prozedura horrekin kutsadura sortu dela gaineratu zuen Biainek, eta Gipuzkoa “degradatu” dela. Horrela, aurreko legegintzaldian arazo horri aurre egiteko errauste planta bat proposatu zuten irtenbide gisa. Biainek adierazi zuenez, hori “gezurra” da: “Gas kutsakorren isurketak botako lituzke horrek. Gainera, zabortegia beharko luke, hondakin arriskutsuenak jasotzeko”. Hondakinen arazoa konpontzeko prest daudela esan zuen oñatiarrak: “Guk sortutako arazoa konpondu behar dugu”. Herritarrengan «sinesten» dutela adierazi zuen, eta eurekin batera urratsak emango dituztela zaborra murrizten, berrerabiltzen eta birziklatzen. Herritarrengan sinesteko argudioak plazaratu zituen Biainek: “Gipuzkoa kooperatiben sehaska da, industria sare oso ona daukagu, euskara desagertzeari stop esan diogu… Gipuzkoarrak aberats sentitzen gara, gauzak ongi egiten jakin izan dugulako”.   Egungo sistemaren porrota Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak birziklagarriak diren hondakinen kopurua (%90) nabarmendu zuen: “Orain arte %25 birziklatzen da soilik. Datu horretan ikusten da orain artekoak huts egin duela, eta guk buelta eman nahi diogu horri”. Horregatik, “mankomunitateen laguntzarekin”, konposta egiteko kanpaina abiaraziko dutela iragarri du —Bergara eta Arrasate artean konposta egiteko planta Bilduko ordezkariak, atez atekoa 34 udalerritan jarriko dutela iragarrizeraikiko dute, baita beste hainbat lekutan ere—, “eta gizarte zentzudunek egiten duten bezala”, atez atekoa abiaraziko dutela. Izan ere, uste dute hori dela zaborra biltzeko sistemarik eraginkorrena. “Bosgarren edukiontzia duten hiri eta herri batzuetan, eta Europaz ari gara, birziklapenaren kopurua ez da iristen %35era, kasurik onenean”, nabarmendu zuen Biainek. Zabor bilketa mota horrekin “Gipuzkoa eraldatu” nahi dutela adierazi zuen Zabalok, eta horretarako sukaldean “ohitura aldaketa txiki bat” egitea besterik egin behar ez dela. Gaur bertan hasiko dira plenoetara sistema berria ezartzeko proposamenak eramaten. Legorretan izango da hori, eta hortik hasita (eta jadanik erabiltzen duten herriekin batera), “Gipuzkoa zero zaborreko lurraldea” bilakatu nahi dute, “bihartik hasita”. Hasiera batean 34 udalerri badira ere, etorkizunean gehiago izan daitezkeela ez zuten baztertu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.