Irungo Udaleko Gazteria Sailak 2012o udalekutan parte hartzeko izen-ematea astelehenean irekiko du. Udalekuak Arabako Sarria herrian egingo dira zazpigarren aldiz, Gorbea Parke Naturalaren magalean. Udalekuak uztailean eta abuztuan garatuko dira, eta I...
Mendekosteak hurbiltzen ari direla eta, asteartean jai batzordeak bilera egingo du herriko lehenengo jaiak prestatzen hasteko. Herriko hezkuntza, kultur eta kirol eragileei luzatu diete deialdia bilera horretan parte hartzeko. 19:30ean elkartuko dira K...
Pagotxak. Horixe aurkitu ahal izango dituzte bisitariek asteburuan stock azokan. Bihartik igandera bitartean 24 erakustoki egongo dira jarrita Merkatuzarren, eta askotariko produktuak merke erosteko aukera izango da. Beste urte batez, eta dagoeneko zazpigarrenez antolatu dute azoka Errenteria-Oreretako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkatarien elkarteek. Iaz baino bi denda gehiagok hartuko dute parte aurten, eta produktuei dagokienez, batik bat modarekin lotutakoak ikusi ahal izango dira erakustokietan: arropa eta oinetakoak, osagarriak, azpiko arropa, goi mailako imitaziozko bitxiak… Horiek guztiak denboraldiko produktuak dira, merkealdiaren ostean saldu ez direnak eta biltegian geratu direnak. Horiei irtenbide bat ematea da azokaren helburua. Produktuak merke-merke eskainiko dituzte, %60tik gorako beherapenak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Dendei gutxienez beherapen hori egitea eskatzen diete, beraz, hortik gorako deskontuak ere aurkituko dituzte bisitariek. Horrelako aukerekin jendea animatzea espero dute antolatzaileek. Iaz 4.000 lagunek bisitatu zuten azoka, eta aurten gehiago izatea espero dute, inguruan ez dagoelako halakorik. Hain zuzen, beste azoken data berean ez egiten saiatu dira antolatzaileak. La Perlarako sarrerak Aurten ez dute tabernarik jarriko Merkatuzarren, eta horrenbestez, ez dute kafea doan hartzeko aukerarik izango bisitariek. Horren partez, baina, Donostiako La Perla talasoterapiara joateko sei sarrera (hiru sarrera, bakoitzari bina) zozkatuko dituzte bisitarien artean. Sarrerak euro bat balio du. Dendez [...]
Orereta Ikastolako ikasleak Zubietan izan ziren atzo Amets Bat egitasmoaren eskutik. Besteak beste, Z-4 zelaian aritzeko, Realaren instalazioak ezagutzeko eta futbolariekin egoteko aukera ere izan zuten. Batek baino gehiagok urratuko zuen eztarria, ziu...
Joan zen asteburuan Teucroren kontra gol bakarrez galdu eta gero, larunbat arratsaldean Mecalia Novasen aurka jokatuko du Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak, Artalekun, Ohorezko Zilarrezko Mailako 19. jardunaldiko partidan. Lasaitasuna bilatze aldera, punt...
Atzo epaitu zuten Madrilgo Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Bere burua errugabetzat jo zuen, eta gezurtatu egin zuen ETAko kide izatea. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da ni...
Kontzejupea txiki geratu zen urtarrilaren 29an. Mutxikoak dantzatzeko aukera izan zen lehenengo aldiz herrian eta hamarnaka lagun elkartu ziren, herrikoak zein beste herrietakoak. Hasi eta gutxira arazo tekniko batzuk izan ziren, minutu batzuk saioa et...
Urtea bete da Sabino Aranako igogailua ireki zutenetik eta epe horretan, 191.236 bidaia egin ditu, hau da, 516 aldiz, batez beste, erabili dute herritarrek eguneko. Igogailua astelehenetik igandera 07:00etatik 23:00etara dago martxan, eta igogailuaren mantenuaren ardura duen Orona enpresak adierazi duenez, «oso erabilera handia ematen ari zaio» garraio azpiegiturari. Goraldiak Erabilera ordutegiaren datuetan oinarrituta, ondorengo orduetan erabili da gehien: 07:00etan, 09:00etan,13:00etatik 15:00etara, eta 18:30etik 21:00etara. Jaiegunetan ere mugimendu handia izan du igogailuak. «Urtebetean 191.236 aldiz erabili da, eta bidaia bakoitzean 3-4 lagunek erabili dute igogailua, hala ere, ezin dugu biderkaketa erraz bat egin, ez baita beti jendearekin igotzen», azaldu du Juan Mari Altuna zinegotziak.
Aste honetan, Gazte Informazio Bulegoan ematen duten lan aholkularitza gaur izango da, ohiko ordutegian: 16:30etik 19:30era (normalean ostiraletan ematen dute zerbitzu hori).
Miguel Angel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumeneko ordezkariak, Saskika Ekoizle Elkartearekin batera, baserritar elkarteak eskaintzen duen zerbitzua ezagutzera eman dute gaur goizean, udaletxean izandako agerraldian. Elkarteak sasoiaren araberako fruta eta barazkiez betetako saskiak etxera bidaltzen ditu, zerbitzua kontratatu nahi duten herritarrentzako. Bezeroek erabakiko dute ze maiztasunarekin jaso nahi duten saskia eta gainera, edukia alda daiteke tarteka–denboraldiko produktuen arabera, alegia–. Saski bakoitza 15 euroan dago salgai, eta beste 5 euro gehituko lirateke bidalketa gastuengatik. Lurrari lotutako produktuak Saskika elkartetik adierazi dutenez, “bertako produktuak dira, denboraldikoak eta lurrari lotuak”. Horrez gain, “kalitatezko elikagaiak dira, zaporetsuak eta freskoak, eta onuragarriak osasunerako, gure kulturarako eta bertako ekonomiarako”. Horiek horrela, www.saskika.com weborrian informazioa eskura dute interesatuek. Era berean, zenbait errezeta prestatzeko urratsak ere eskura daitezke. Hala, eskaerak webgunearen bidez, info@saskika.com posta elektronikoaren bidez, edota 901 440443 telefono zenbakian egin daitezke. Agerraldi publikoa Guzti horren berri emateko xedearekin, aurkezpen publikoa egingo dute larunbatean, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, goizeko 11:00etan.
Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio egunarekin bat egin du LABek, eta ondorioz, euskal sindikatuko sektore publikoko delegatuek batzarra eta manifestazioa egingo ditu...
Aurrerantzean ostiralak are bereziagoak izango direla iragarri du Pagoak. Hala, biharko lehenengo Back to back saioa antolatu dute arduradunek, bi bikoteren artean. Paolo vs. Thomas Totton izango da lehenengo aurrez aurrekoa. Eta Furonia vs. Lolitta bi...
Etzi, 18:00etatik aurrera, pilota partidak izango dira Bekoerrota kiroldegian. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Errenteria-Oreretako EPLEren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 1 (Telletxea-Perurena) Legazpiren kontra. Allerru 2k, berriz, ats...
Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT) arrakasta izan du asteburuan Anoetan egindako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan. Guztira, hemeretzi domina eta Espainiako errekor bat eskuratu dituzte Errenteriako atletek. Domina horietatik sei urre lortu dituzt...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako piraguistak Zumaian lehiatuko dira etzi, Gipuzkoako Fondo Txapelketan, 16:00etatik aurrera. Azken orduko ezustekorik ezean, saileko palista guztiak ariko dira, eta, Donostia Kayak taldea faborito bada ere, ez dut...
Oiartzunen inauteriak herenegun bukatu ziren. Hala, irudian ikus daitekeenez, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzako kideek sardina erre zuten herenegun.
Alameda jatetxeak Japoniako bi afari proposatu ditu gaurko eta biharko Hondarribian. Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara japoniarrak izango dira Gorka Txapartegiren Alameda jatetxeko sukaldean, eta Japoniako jardunaldiekin, beste gastronomia kulturak ezagutzeko aukera eman nahi dute. «Japoniako sukaldaritza munduko garrantzitsuenetakoa da, beti harritzen zaitu, eta gai batzuetan gurekin harreman zuzena dauka. Gainera, guretzako ohore bat da Ishiura gure artean egotea. Hemen ikasten egon zen, eta bere herrian ere arrakasta handia dauka», azaldu du Gorka Txapartegik, Alameda jatetxeko sukaldariak. Sukaldarien erakustaldia Urteak dira Hondarribiko Alameda jatetxean Japoniako sukaldari gazteak prestatzen dituztela. Takafumi Ishiura sukaldariak denbora luzez lan egin zuen bertan, eta euskal sukaldaritzaz, produktuaren garrantziaz eta plateraren protagonismoaz asko ikasi zuen. Ishiurak ezaugarri horiek bildu ditu Ishikawa hirian sukaldariak duen jatetxean, eta Euskal Herrian ikasitakoa txertatzen saiatzen da. Hala, Japoniako menuak bertako ezaugarriekin osatzen ditu. Takahiro Kozihara sukaldariak, berriz, bere herrialdeko sukaldaritzaren esentzia proposamen berezi batekin azalduko du. Koziharak Euskal Herriko kultura gastronomikoa atsegin du, eta harekin kontaktuan izan da beti. Dastatze afariez gain, Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara sukaldariek gaur eta bihar eskainiko duten menuko plateren bat jatetxeko salan bertan egingo dute, erakustaldi gisa. Afariek 60 euroko prezioa dute, eta erreserba egiteko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 64 27 [...]
Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita antolatu du Hondaek, ondarearen aldeko elkarteak, etzirako. 10:00etan aterako dira Zumarditik eta irteerak bi ordu iraungo du. Bertara joateko mendiko botak eramatea gomendatu dute. Ondarearen alde H...