Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konturatu orduko, badoaz

admin
Bidasoa
2012/02/21
Herri bakoitzean bere erara ospatu dituzte inauteriak asteburuan. Gaur, berriz, mozorroen festari agur esateko hainbat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Irunen eta Lezon Sutan desegingo dira gaur arratsean inauteriak. Lezon Trapujale epaituko dute, eta ziur errudun izendatuko dutela herritarrek, inauteriak bitartean bereak eta bi egin dituelako herrian. Erretzera kondenatuko dute. Errenteria-Oreretan, berriz, sardina Oiartzun ibaira botako dute, inauteriek hondoa jo dutela esateko. Irunen, berriz, zanpantzarrari su emango diote aratusteen azken orduak direla iragartzeko. Gaur bukatuko da mozorroen festa handia Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan (ondoko koadroan daude gaurko ekitaldiak). Errenteria-Oreretan, ostiralean, herriko hainbat ikastetxek desfileak egin zituzten Erdialdeko kaleetatik. Horrez gain, Jaiki Orereta Kultur Elkartearen ekimenez, euskal mitologiako pertsonaiei buruzko erakusketak jarri zituzten Erdialdeko tabernetan. Konpartsen desfileak ere izan ziren larunbat arratsaldean eta herenegun eguerdian. Irunen, Kemen dantza taldearen euskal inauteria egin zuten larunbat eguerdian: 300 parte hartzaile izan ziren bertan, horietatik 250 haurrak, euren gurasoek lagunduta. Horrez gain, bai larunbatean baita herenegun ere, goizean puskak biltzen ibili ziren Irungo baserrietatik hainbat talde. Laurunbatean eta herenegun arratsaldean konpartsen desfileak izan ziren. Hondarribian, Emeki elkartearen ekimenez, herritarrak larunbatean ibili ziren Hondarribiko baserrietatik inauteri giroa jartzen, eta ondoren, bazkaria egin zuten elkartearen egoitzan. Lezo, Antxo eta Oiartzun Larunbat eta igandean inauterien egitarau ofizialaren barruko ekimenik ez zen izan Lezon. Ostegunean eta ostiralean, ordea, gogotsu abiatu zituzten festak. Ostegunean, Trapujaleren etorreraz gain, Trapujale Saria eman zioten Martizkone baserriko kideei, egiten duten lanaren ordainetan. Ostiral goizean Herri Eskolako eta Lizeoko ikasleek ikuskizunak egin zituzten herritik zehar. Eta gauean, Euskal Dantzazaleen ekimenez, Akelarre Gaua egin zuten. Antxon, berriz, urpera sartu ziren herritarrak. Gazte Asanbladako kideen deiari jarraituz, buzoak, olagarroak, Bob Esponja eta bestelako urpeko pertsonaiek osatu zuten gazteen larunbat arratseko konpartsa. Iluntzean, afaria egin zuten Kultur Etxean. Gainera, hobekien mozorrotu zuten tabernari saria eman zioten: Mimos tabernak irabazi du aurten sari hori. Oiartzunen, ostiralean Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek desfileekin girotu zituzten kaleak. Larunbatean, berriz, kale ekintza eta kontzertua egin zituzten. Horrez gain, herritar asko mozorroak soinean atera ziren gau giroaz gozatzera. Atzo, Abaraxka ludotekan ospatu zituzten inauteriak.       Herri bakoitzean bere erara ospatu dituzte inauteriak asteburuan. Gaur, berriz, mozorroen festari agur esateko hainbat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Irunen eta Lezon Sutan desegingo dira gaur arratsean inauteriak. Lezon Trapujale epaituko dute, eta ziur errudun izendatuko dutela herritarrek, inauteriak bitartean bereak eta bi egin dituelako herrian. Erretzera kondenatuko dute. Errenteria-Oreretan, berriz, sardina Oiartzun ibaira botako dute, inauteriek hondoa jo dutela esateko. Irunen, berriz, zanpantzarrari su emango diote aratusteen azken orduak direla iragartzeko. Gaur bukatuko da mozorroen festa handia Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan (ondoko koadroan daude gaurko ekitaldiak). Errenteria-Oreretan, ostiralean, herriko hainbat ikastetxek desfileak egin zituzten Erdialdeko kaleetatik. Horrez gain, Jaiki Orereta Kultur Elkartearen ekimenez, euskal mitologiako pertsonaiei buruzko erakusketak jarri zituzten Erdialdeko tabernetan. Konpartsen desfileak ere izan ziren larunbat arratsaldean eta herenegun eguerdian. Irunen, Kemen dantza taldearen euskal inauteria egin zuten larunbat eguerdian: 300 parte hartzaile izan ziren bertan, horietatik 250 haurrak, euren gurasoek lagunduta. Horrez gain, bai larunbatean baita herenegun ere, goizean puskak biltzen ibili ziren Irungo baserrietatik hainbat talde. Laurunbatean eta herenegun arratsaldean konpartsen desfileak izan ziren. Hondarribian, Emeki elkartearen ekimenez, herritarrak larunbatean ibili ziren Hondarribiko baserrietatik inauteri giroa jartzen, eta ondoren, bazkaria egin zuten elkartearen egoitzan. Lezo, Antxo eta Oiartzun Larunbat eta igandean inauterien egitarau ofizialaren barruko ekimenik ez zen izan Lezon. Ostegunean eta ostiralean, ordea, gogotsu abiatu zituzten festak. Ostegunean, Trapujaleren etorreraz gain, Trapujale Saria eman zioten Martizkone baserriko kideei, egiten duten lanaren ordainetan. Ostiral goizean Herri Eskolako eta Lizeoko ikasleek ikuskizunak egin zituzten herritik zehar. Eta gauean, Euskal Dantzazaleen ekimenez, Akelarre Gaua egin zuten. Antxon, berriz, urpera sartu ziren herritarrak. Gazte Asanbladako kideen deiari jarraituz, buzoak, olagarroak, Bob Esponja eta bestelako urpeko pertsonaiek osatu zuten gazteen larunbat arratseko konpartsa. Iluntzean, afaria egin zuten Kultur Etxean. Gainera, hobekien mozorrotu zuten tabernari saria eman zioten: Mimos tabernak irabazi du aurten sari hori. Oiartzunen, ostiralean Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek desfileekin girotu zituzten kaleak. Larunbatean, berriz, kale ekintza eta kontzertua egin zituzten. Horrez gain, herritar asko mozorroak soinean atera ziren gau giroaz gozatzera. Atzo, Abaraxka ludotekan ospatu zituzten inauteriak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.