Bihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, epaiketaren zain. Horren harira, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Agudoren absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera eskatu du, duela hilabete gazte auzipetuekin egin bezala. Hain zuzen, bi eskaera nagusi horiek egiteko, biharko elkarretaratzea antolatu du Eleak-ek, 20:00etan, Niessen merkataritza zentroaren atarian, eta herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu die. Eleak-en iritziz, “onartezinak” dira “Euskal Herriaren aurkako gehiegikeria” horiek egungo egoera politikoan. “Benetako bake agertoki eta irtenbide demokratikorako urratsak” eman behar direla adierazi du, “legez kanpo uztearen ondorioz, egun kartzelan edota auzibidean dauden ehunka pertsonekin batera”. Epaitegietatik datozen zenbait erabaki, ordea, “bide horren aurkako logikan” daudela adierazi du, eta “justiziaren izenean, injustizia” egiten dutela. “Eskubideen aldeko harresia” Ildo horretatik, eskubide guztien aldeko harresia beharrezkotzat jo du mugimenduak, eta urraketen aurrean “herri gisa” erantzungo duela esan du, Eskubide guztiak guztiontzat lelopean. Estatuen aldeko interferentziarik ez duela onartuko ere adierazi du. Mugimenduaren esanetan, Euskal Herrian pertsonak jarduera politikoan, “eta kasu honetan jarduera juridikoan aritzeagatik soilik” atxilotu eta epaitzen dituzte: “Tamalez, Agudorena ez da bakarra: Gipuzkoan, esaterako, 111 lagun dira”. Abokatua “bere abokatu lana duintasunez [...]
Ertzaintzak 18 urteko emakume bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zegoen furgoneta bat lapurtzen saiatu delakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, harri batekin kristala hautsi, eta barrura sartzen saiatu zen atzo. Gaineratu duenez, ema...
Ur Bizietako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten herenegun Bidasoa ibaian, eta Santiagotarrak Kirol Elkartea nagusitu zen lehian. Hala, Santiagotarrak-eko Uxue Santiagok irabazi zuen emakumeen arteko lehia, eta Jokin Sanchezek, kanoena. Horrez gain, Irun...
EPLE (Donibane Zangitu eta Imanol Bergara) eta Usurbilen arteko lehia atzeratu egin zuten, eta gaur jokatuko dute, 19:15ean, Fanderian. Larunbatean ezin izan zuten jokatu frontoian zegoen hezetasunaren eraginez. Gainontzean, lau garaipen eta hiru porro...
Jokoan zeuden bi puntuak etxean geratu ziren larunbatean, 37-27 irabazi baitzion Ereintzak Aranga BM Soriari. Indartsu zetozen soriarrak pasa den astean liderra garaitu ostean; ezin izan zuten gauza bera egin Ereintzarekin.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, TAOko langileek greba egin zuten garaiko dirua itzuliko die egoiliar txartela duten herritarrei. Greba 2011ko bost hilabeteetan zehar luzatu zen, eta beraz, egoiliar txartela ordaindu zuten herritarrek kaltea pairatu zu...
Millesime klubak Cruzcampo Gran Reserva konpainiarekin elkarlanean, Chef Millesime saria antolatu du hirugarren aldiz, eta Iñigo Lavado sukaldaria eta irundarraren jatetxea sarirako hautagai gisa izendatu dute. Hala, irabazlea aukeratu aurretik, beste proba bat gainditu beharko dute hautagaiek, eta Lavadoren kasuan, 80 eta 100 bitarteko lagunentzako bazkaria prestatu beharko du, martxoaren 13an. Proba hori gaindituz gero, maiatzaren 28an Madrilen izango den finalean parte hartuko du irundarrak. Chef Millesime Saria Millesime klubak eta Cruzcampo Gran Reserva konpainiak bultzatutako saria, erreferentziazkoa bihurtzen ari da Espainiako estatuan. Hala, Espainiako Gastronomia Akademiako Rafael Anson presidentea epaimahaiko burua izango da, eta harekin batera, sektoreko hainbat kazetarik ere parte hartuko dute. Horiek horrela, Iñigo Lavado beste zazpi sukaldariekin batera lehiatuko da; besteak beste: Mario Sandoval (Choque, Madril); Pepe Solla (Casa Solla, Galizia); Francis Paniego (Etxaurren, Errioxa); Paco Perez (Miramar eta The Mirror, Herrialde Katalanak); Juanjo Perez eta Yolanda Leon (Cocinandos, Gaztela); Kisko Garcia (Choco, Kordoba) eta Jorge Breton (La Sucursal, Herrialde Katalanak). Gastronomia deialdia, Galizian Bestalde, otsailaren 26tik 28ra bitartean, Santiagoko Forum Gastronomikoan izango da Iñigo Lavado sukaldaria. Bertan, Dialogo. Conceptos singulares, marcas y tendencias, hitzaldian parte hartuko du irundarrak. Iago Pazos sukaldari galiziarra eta Sergi Arola katalanarekin batera emango du hitzaldia, hilaren 27an, astelehenarekin.
Bihar bilerara deitu dituzte Erdialdeko bizilagun guztiak, eta 19:00etan bilduko dira, Erdiko Auzo Elkartean (Txirrita parkea). Azaroaren 15ean udalarekin izandako bilera aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu ideia eta arazoak aurkeztek...
Bidasoa Irun eskubaloi taldea Pontevedrako (Galizia) Teucroren aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpo. Hala, atsedena iritsi zenean Irungoek 13-18 irabazi arren, 28-27 galdu zuten bukaeran. Klubeak jakinarazi duenez, arbitroek “erabaki tama...
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Zamora 1-1 Erregional Ohorezko Maila Real Union-Aurrera 3-1 Aretxabaleta-Behobia 3-0 Erregional Preferente Maila Mariño-Kostkas Miren 3-0 Dunboa Eguzki-Euskalduna 4-4 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Teucro-Bidasoa Irun ...
Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena...