Matxin Artzu kaleko dendak ireki dituzte
Obrengatik aurreko astean itxi behar izan zuten Matxin Artzu kaleko sei komertzioak astelehenetik irekita daude berriro. Ixteko erabakia merkatariek beraiek hartu zuten, obrako arduradunarekin adostuta. Neurri horrekin eremu horretan egin behar zituzte...
Obrengatik aurreko astean itxi behar izan zuten Matxin Artzu kaleko sei komertzioak astelehenetik irekita daude berriro. Ixteko erabakia merkatariek beraiek hartu zuten, obrako arduradunarekin adostuta. Neurri horrekin eremu horretan egin behar zituzten lanak azkartu nahi izan zituzten. Zuloaga kaletik beste sarrera bat ez duten Itsas Etxe pareko dendak egon dira itxita.

