Herrira izenarekin, presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgunea edo plataforma sortu nahi dute. Hori dela eta, bilera deitu dute etzirako, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoan. Herritarrei agertzeko deia egin diete antola...
Hilaren 8an 28 urte bete ziren GALek Bizente Perurena Peru eta Angel Gurmindo Stein hil zituenetik. Hala, omenaldia egin diete bi oreretarrei. Peruk Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen bere familiarekin 1980an, eta bertan iheslariak laguntzen aritu ze...
Zilarrezko domina bat eta bi brontzezko eskuratu zituzten Ama Guadalupekoa taldeko kirolariek Espainiako Borroka Txapelketan. San Javier herrian (Murtzia, Espainia) lehiatu ziren Senior eta Kadete mailetako borrokalariak. Iñaki Lekuonak zilarrezko domina eskuratu zuen , Kadete Mailako 46 kiloko kategorian. Haren taldekide Alberto Mitxelenak brontzezkoa lortu zuen 50 kiloko norgehiagokan, maila berberean. Horrela, martxoaren 10ean, Granadan (Andaluzia, Espainia) jokatuko duten Espainiako Eskola Arteko Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Senior mailakoak ere ondo Senior Mailan, Amaia Curielek, hondarribiarrentzat hirugarren domina lortu zuen; brontzezkoa izan zen 63 kiloko proban. Ander Palavecino taldekidea, berriz, 55 kiloko kategorian gutxigatik ez zen finalerdietan sartu. Senior Mailako bi kirolari horiek txapelketa ikusgarria egin zuten, eta Granadan jokatuko den Europako Txapelketara sailkatzeko aukera asko dituzte. Bestalde, Ama Guadalupekoako judoka kadeteek maila bikaina eskaini zuten Euskadiko Txapelketan, eta Espainiako Txapelketara joateko txartela lortu dute: Nekane Quiñones, Amets Sarazua, Lidia Yarza, Jon Gainza, Iker Otegi eta Lasarteko Oscar Garrido. Datorren asteburuan hainbat lekuetan jokatuko dute hondarribiarrek. Gazte Mailkako judokak Euskadiko Txapelketan ariko dira, eta seniorrek Iruñan jokatuko den Espainiako Txapelketako zonaldeko sailkapen proban parte hartuko dute. Taldeko borrokalariak, berriz, Gasteizen lehiatuko dira, Euskadiko Borroka eta Sambo Txapelketan.
Errenteriako Gurutze Gorriak Victoria Arrieta, Eugenio Boubeta eta Jose Luis Trapero herriko hiru boluntario omendu zituen pasa den urtarrilaren 21ean “egunez egun, urteak joan eta etorri, egin duten lana aitortzeko”. Jose Antonio Fernandez...
Pasaiako Udaleko PSE-EEren udal taldeak osoko zuzenketa aurkeztu die udal gobernuak proposatutako 2012ko kontuei. Sozialisten ustez Bilduren proposamenak zehaztapen falta du: “Aurrera egiteko tresna direla diote, baina aurrekontuetan ez dute esat...
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten larunbatean Trintxerpen, San Pedron eta Antxon. Urtarrilaren 14an sanjuandarren txanda izan zen. Horietan guztietan 47 bikotek parte hartu dutela nabarmendu dute Bai Euskal Herriari ekimeneko...
Etzi, Asteko pertsonaia atalean, bertsolaritza hartuko dute hizpide Oiartzun Irratian. Bertan, Miren Amuriza bertsolari berriztarra izango dute. Bere bertso ibilbideaz, Bertsolari filmaz eta beste hainbat kontuz ariko da solasean. Elkarrizketa, eguerdi...
Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela ...
Hendaia.com elkarteak euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren hirugarren ekitaldia abian jarri zuen atzokoan, San Balentin egunarekin batera. Elkarteak aurten hautatutako gaia Zailtasun frangoren gaindi… amodio aitortza! izan da, eta parte hartzaileek martxoaren 14a baino lehen bidali beharko dituzte haien gutunak, Hendaia.com elkartearen egoitzara. Horiek horrela, elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, gutunak argitaratu gabekoak izan beharko dute eta horrez gain, originalak izan behar dira. Izan ere, kopiak eta itzulpenak ez dituztela onartuko adierazi dute. Hendaia Euskaraz-en barruan Bigarren urtea da Maitasun Gutunen Lehiaketa Hendaia Euskaraz ekimenaren barruan antolatzen dela, euskararen hilabetearen karietara. Izan ere, maitasun gutunen lehen ekitaldia Baleak elkarteak antolatu zuen arren, iaz, Hendaia.com elkarteak hartu zuen lekukoa. Hala, iragandako bi ekitaldietan otsailaren 14tik martxoaren 14ra bitartean antolatu dute lehiaketa, eta aurten ere, epe berbera jartzea erabaki dute. Martxoaren bukaeran sari banaketa aurreikusi dute, Abbadia gazteluaren kaperan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat idazle ospetsuk parte hartuko dute epaimahaian, gutunen irakurketan zein sari banaketan, horien artean, besteak beste, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren lehendakariordea izanen da. Lehiaketaren oinarriak: 1. Parte hartzaileak: Hamahiru urtetik gorako edozein idazlek parte har dezake. 2. Lanak: Euskaraz idatzitakoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketatan aurkeztu gabeak izango dira. Ez da itzulpenik onartuko. Bederen orrialde bat eta gehienez hiru. 3. Gaia: Zailtasun frangoren gaindi … [...]
Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du gaur Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumena zaintzeko neurriak eskatuko dizkio, eta batik bat, Añarbeko baso erreserba sortzea gehiago ez atzeratzeko. Ingurumen Sailaren ar...
Ahoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 lan bildu ditu guztira, eta martxoaren 2ra bitarte ikus daiteke, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Elkartearen Espainiako Estatuko zuzendari Ricardo Charlofe izan zen herenegungo aurkezpen ekitaldian. Azken horrek azaldu zuenez, erakusketan diren 30 margolanak ez daude salgai: “Erakusketaren helburua ez da komertziala, gure elkarteko kide diren artisten lana erakustea da, ezagutzera ematea”. Elkartea osatzen duten kideek ahalmen urritasuna dute, “eskuak ezin dituzte erabili, kasu gehienetan istripuengatik”. Beren lanetik bizimodua atera Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen, adimen urriko artista talde batek elkarri laguntzeko erakunde bat sortu zuenean. Charlofek zehaztu zuenez, elkartearen helburu nagusia da artista horien lanak merkaturatzea, beraien lanekin Gabonetako txartelak edo egutegiak eginez. Azken hori da elkartearen diru iturri bakarra. “Jatorrizko obren erreprodukzioak egin eta produktu horiek saltzen ditugu. Horrekin elkarteko kide diren artistei soldatak eta bekak emateko beharrezko dirua biltzen dugu, eta beren lanetik bizimodua ateratzea lortzen dute”, esan zuen elkartearen presidenteak. Mundu mailako arte mugimendua sortzea izan da ekimenaren emaitza, Charlofen hitzetan. Egun, 74 herrialdetan dabil lanean elkartea, 850 artistarekin. Lehenengo aldiz Gipuzkoan Lehenengo aldia da elkarte [...]
Abaraxka Udal Ludotekan eskaiolazko karetak egingo dituzte gaur arratsaldean, Ttirukik antolatuta (Ttiruki da ludotekaren arduraduna). 16:30etik 19:30era dago irekita Abaraxka, eta bertako bazkideek eskaiolarekin gozatzeko aukera izango dute. Ludotekar...
Niessen elkarteak urtean zehar egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu. Lehenengoa II. Mus Txapelketa izango da, martxoaren 5etik 30era. Gainontzeko ekitaldi nagusiei dagokienez, apirilean dagoeneko sendotu den III. Odolki Astea egingo dute, 11, 12 eta 13...
Otsailari dagokion ipuin kontaketa hilaren 23an —datorren asteko ostegunean— izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urteko haurrei. Beti bezala, adin tarte hori errespetatzeko eskatu dute M...
Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu gaurko Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek muturreko punk rock eta thrash metal doinuak ekarriko ditu...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die, gaur, antxotarrei: 18:15ean hasiko dute saioa Kultur Etxean. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.
Txan magoa izango da, etzi, 17:00etatik aurrera, Bixi-Bixi elkartearen …ta ostirala jai! ekimenaren barruko gonbidatu berezia. Barrutiko zineman egingo du trikimailuen erakustaldia mago ezagunak, eta antolatzaileek jakinarazi dute saioak iraun bi...
Joan den abenduaren 4an Hendaian iragan zen Euskal Kantu Txapelketan lehen sariak irabazi zituzten bi haur taldeek Uztaritzeko Hartzaro festibalean parte hartu zuten larunbatean. Hiri-barneko eskolako Ttirrittak eta Lizardiko Ortzadarra taldeak izan di...
Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak urte berria martxan jarri, eta akuarela ikastaroa antolatu du. Bihar hasiko dituzte margoketa eskolak, honako ordutegiarekin: arratsaldeko bostetatik zazpietara. Elkartearen egoitzan emango dituzte eskolak. Irakaslea Lupe Amunarriz margolaria izango da, eta izena 943 64 34 02 telefono zenbakira deituta, edo emekielkartea@hotmail.com helbidera idatzita eman daiteke. Matrikulak hamabi euroko prezioa du, eta hiruhilero 90 euro ordaindu behar dira. Argazki lehiaketa Berdintasuna aldarrikatzeko ekimenen artean, argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz Emekik. Lanak urtarrilean eman zituzten, eta lehiaketaren irabazlea nor den aurki esango dute.