Alokairu eta salmenta sozialerako etxebizitza berriak inauguratu dituzte
64 Habitat Bulego erakundeak garatutako Ama Lur operazioak, 40 etxebizitza alokairuan jartzeaz gain, beste 31 etxebizitza salmenta sozialerako zuzenduko dituela jakinarazi zuen atzo Herriko Etxeak. Etxebizitzak Dongoxenia eremuan eraiki dituzte, eta pr...
64 Habitat Bulego erakundeak garatutako Ama Lur operazioak, 40 etxebizitza alokairuan jartzeaz gain, beste 31 etxebizitza salmenta sozialerako zuzenduko dituela jakinarazi zuen atzo Herriko Etxeak. Etxebizitzak Dongoxenia eremuan eraiki dituzte, eta programari esker “aniztasun soziala sortzea” lortu dela adierazi dute tokiko gobernutik, “alokairu sozialen eskaintza areagotuz eta erosle berriei, kalitatezko etxebizitzak prezio egokienean proposatuz”.
Inaugurazio ekitaldian izandakoen artean, besteak beste, honakoak zeuden: Jean Baptiste Salaberry Hendaiako Auzapeza, Jean-François Maison 64 Habitat erakundeko lehendakaria, Michelle Alliot-Marie diputatua eta Kotte Ezenarro Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariordea. Horiez gain, eraikuntza enpresa, bizilagun, zein inguruko auzapezek ere ekitaldiaren berri jakin nahi izan zuten.
Herriko Etxeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du operazio horrekin etxebizitza sozialen alde hasitako lan ildoa segitzen duela. Hala, etxebizitza sozial berriak eraikitzeaz gain, haurtzaindegia eta beste hainbat azpiegitura prestatuko ditu tokiko gobernuak.

