
Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen. Igandean bi txapelketa Herenegun, berriz, 23 urtez azpikoen eta alebinen txanda izan zen. Horrela, 23 urtez azpikoan ere Lezoko judokek paper ona bete zuten. Hala, Cazorlatarrak euren kategoriatan finalera iritsi ziren. Anaia zaharrenak, Andonik, bere pisuan irabaztea lortu zuen. Xabierrek, aldiz, bezperan Kadete Mailako txapelketa jokatu arren, 23 urtez azpikoan parte hartu arren, herenegun ere lehiatu zen. Finaleraino iritsi zen Cazorla, baina Aitzol Sacristanek garaitu zuen lezoarra, ippon bidez. Zonaldeko alebinen txapelketa ere igande goizean jokatu zuten, eta Allerru judo taldeko bi parte hartzaile izan ziren: Maddi Lertxundi eta Lorea Etxabe (-34 eta -48 kategoariatan, hurrenez hurren). Oiher Urbietak, berriz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.

EPLEko taldeek itxura ona eman dute asteburuan Udaberri txapelketan, sei garaipenetik lau lortu baitituzte. Gainontzeko txapelketetan ez dira fin ibili. Bestalde, EPLEko Aitor Odriozola eta Antton Araburuk bihar eskuz binakako X. Malerreka Txapelketako...

Otsailari dagokion odol erauzketa gaur egingo dute anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte). Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo arduradun Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, jende gehiago behar da herrian odola emateko. Hala...

Hilaren 17an otsailari dagokion kantu jira ekitaldia egingo dute Antxon. Horri begira, entsegua egingo dute gaur, Kultur Etxean.

Egunero Michelin izardun jatetxeetan bazkaltzeaz aspertuta daudenei, etxe azpiko jatetxe turkiarrak jada asetzen ez dituenei, edo gurasoekin bizi eta amonak sukaldatzen zueneko garaiak faltan botatzen dituztenei neurrira egindako eskaintza egin du Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo Bulegoak: sukaldaritza tradizionalari buruzko tailerra. Donibaneko Ziaboga jatetxean emango dute, eta dagoeneko interesdunek izena eman dezakete. Antolatzaileen esanetan, tailerra egiteko Ziaboga jatetxea aukeratu dute “benetako gastronomia zaleentzako topagune erakargarria” delako. Tailerrean izena ematen duenak “aparteko esperientzia” biziko duela gaineratu dute: “Sukaldeko trebetasunak garatu, profesionalen eskutik produktu freskoen sekretuak ikasi, eta norberak bere eskuekin prestaturiko bankete atseginaz gozatzeko aukera izango dute”. Alex Barcenilla sukaldeburuak zuzenduko du ikastaroa, bere lantalde osoaren laguntzarekin. Sukaldaritza tradizionaleko ikastaroan produktu freskoekin lan egiten trebatzeko aukera emango dute, itsasokoekin batez ere: orburuak, antxoak, hegaluzea… Benetan freskoak diren jakiak nola bereizi, eta horiei sukaldean ahalik eta etekin handiena ateratzen erakutsiko dute. Horretarako, Barcenillak eta bere lantaldeak itsaskiak eta arrainak sukaldatzeko gomendioak emango dizkiete ikasleei. Besteak beste, kokotxak pil-pil erara, txipiroiak bere tintan eta legatza saltsa berdean prestatuko dituzte. Gainera, Juanito Makazaga txipiroi arrantzalearen laguntza izango dute: “Bere arrantzatzeko era erakutsi, eta gure produktu izarraren sekretu guztiak kontatuko ditu Makazagak”. ‘Top Esperientzia’ da Ekimena aurkeztu dutenetan harrera oso ona izan duela adierazi dute Oarsoaldeko [...]

Oriok aro berriko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran. Aro berri horren arduradun nagusia Igor Makazaga sanjuandarra da. KAE1 Ligan ariko dira horiak aurten, hortaz, Mirotza ontziak Hondarribia eta San Pedro atzean uztea oso esanguratsua izan zen. Berdeak bigarrenak izan ziren sailkapen nagusian Oriotik sei segundora, eta moreak hirugarrenak, irabazletik hamabi segundora. Hala ere, otsailean ezin da aparteko ondoriorik atera, eta Hondarribiko emaitzak kontuan hartzekoak badira ere, traineruen ligak hasteko hilabete asko falta dira oraindik. San Juan A, B eta neskak San Juango gizonen ontzien lanak zalantzak eragin zituen larunbatean. San Juan A hamargarrena izan zen, eta arrosen B ontzia, berriz, hamabosgarrena. Hamalaugarrena izan zen Trintxerpe-Illunbe. Hala, arrosen A ontziaren aurretik KAEko ligetan dabiltzan hiru traineru sailkatu ziren. Emakumeetan, San Juango trainerua azkarrena izan zen, Hondarribiko eta Orioko ontzien aurretik.

Atzo Torturaren Aurkako Eguna izan zen, eta hainbat ekimen informatibo egin zituzten herrian. Horiekin bideo bat osatu dute.

Hondarribiko Udaleko Hirigintza Sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten, eta 4,2 milioiko inbertsioak egingo ditu. Horien zati bat, 18.000 euro, Domingotxonea udal hilerrian egingo duten udal beilatokiaren egitasmoa idazteko izango da. Hala azaldu zuen joan den astean Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, sailaren aurrekontuak aurkeztu zituenean. Kerejetak esan zuenez, beilatokiaren egitasmoa «argi» daukaten ideia da, «baina eraikina nolakoa izango den eta zein zerbitzu izango dituen jakiteko aurreproiektua prestatuko dugu aurten, eta errauste labea egiteko aukera aztertuko dugu». Alkateak nabarmendu zuen, «krisi garaian» egon arren, Hondarribiak sei milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egingo dituela denera aurten, eta horietatik 4,2 milioi Hirigintza Saileraren bitartez egingo dituela. «Hori horrela da jarraitzen dugun irizpidea zuhurtasuna delako, eta duela urte askotik hona dugun dirua baino gehiago gastatu ez dugulako», zehaztu zuen alkateak. Ideia argia Bestalde, hirigintzako beste inbertsio nagusia —3,5 milioi eurokoa— Zuloaga eta Itsasargi kaleak berritzeko izango da. Gainera, 336.700 euro jarriko dituzte Muliate hiritartzeko, eta beste 30.000 euro Ramon Iribarren ibilbideko ezpondaren egoera aztertzeko.

Preferenteko Sanpedrotarrak ezin izan zuen punturik lortu Donostiara eginiko bisitan, eta Muniberen kontra galdu zuen (2-1), larunbat arratsaldean jokatutako 20. jardunaldiko partidan. San Pedrokoek bazekiten ez zela partida erreza izango. Munibe seiga...

Lezoko alkate andereak, iazko urrian, zera iragarri zigun: «Udalaren diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta jaitsiko dira datozen urteetan ere. Ondorioz, ezinbestean, egoera berrira egokitzeko gastuak murriztu behar ditugu», 2012an gerrikoa estutu be...

Bixi-bixi elkarteak antolatuta, Txan magoak bisita egingo die Donibaneko gaztetxeoei ostiral arratsaldean. Herriko zinean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Bixi-bixikoek merienda prestatuko dute denentzat.

A las nueve en el Faisán izena du Xabier Silveira bertsolariaren azken liburuak. Pasa den ostegun arratsean herrian aurkeztu zuen, Makutxo tabernan. Bertso aurkezpena antolatu zuten, eta Silveiraz gain, Jokin Uranga, Unai Muñoa eta Ander Lizarralde b...

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten larunbatean Antxon, Trintxerpen eta San Pedron. Urtarrilaren 14an jokatu zuten Donibanekoa. Hala, kanporaketa horietan guztietan giro aparta izan zela esan dute Bai Euskal Herriari taldeko kideek, eta parta hartzaileak eta lehiak antolatzen lagundu dutenak (dendak, tabernak eta norbanakoak). Denera, Pasaiako lau kanporaketetan 47 bikotek parte hartu dute: hamabina San Pedron, Trintxerpen eta Donibanen, eta 11 Antxon. Hala, lau barrutietako kanporaketetatik Gipuzkoako lehiara joango direnak atera dira. Hilaren 25ean izango da Gipuzkoako finala, Segurako pilotalekuan, 15:00etatik aurrera. Honakoak dira bikote horiek: Donibane: Juantxo eta Luis (irabazleak), eta Jon Ander eta Joxe Mari (bigarrenak). San Pedro: Manu Enbil eta Duni (irabazleak), eta Juanjo eta Manolillo (bigarrenak). Trintxerpe: Ibai eta Borja (iranazleak), eta Joxi eta Txintxin (bigarrenak). Antxo: Patxi Gil eta Joseba Donabera (irabazleak), eta Juanito Olaizola eta Prontxio Errasti. Ondoko bideoa Antxoko kanporaketakoa da.

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak bihar jokatuko du, 20:00etatik aurrera, Hondartza kiroldegian, Valentziako Ros Casares taldearen kontra. Espainiako Emakumeen Ligako lider dira valentziarrak, eta bertan WNBAn jokatu duten jokalariak daude, besteak b...

Kaldereroak larunbatean iritsi ziren Irunera inauteriak iragartzera, eta etzi, ostegun gizenarekin, abiatuko dituzte hondarribiarrek eta irundarrek mozorroen festak. Bidasoan tradizio handiko jaiak dira inauteriak, eta Irunen eta Hondarribian egiten dituzten desfileak esaterako oso ezagunak dira. Horietan eskolek, dantza taldeek eta elkarteek parte hartzen dute. Hala, musika, kolore eta dantzak nagusi izango dira, larunbat eta igande arratsaldean Irunen, eta igande goizean Hondarribian. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute Hondarribian, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan, San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Desfiletako talde onenek sariak jasoko dituzte. Irungo larunbateko eta igandeko desfileek ohiko bidea egingo dute: Letxunborron hasiko dira, eta Nafarroa etorbidean bukatuko dute bidea konpartsek. Mairuak Hondarribian Urteak pasatu dira Hondarribiko Emeki elkarteko kideek Mairuaren ohitura zaharra berreskuratu zutenetik. Hirian sona handia hartu duen ohitura da. Aurten ere, Emekik gonbitea egin die herritarrei Mairuaren jaialdian parte hartzeko. Larunbat goizean Emekikoak baserriz baserri ariko dira, puskak biltzen. Bertan parte hartzeko dagoen baldintza bakarra arropa da. Bakoitzak etxean dauzkan trapuak erabili ahal izango ditu horiekin mozorroa egin eta baserriz baserri ibiltzeko. Baserri bakoitzera iritsi bezain pronto, [...]

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Aretxabaleta: 3-1. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Bar Ignacio Hondarribia: 5-2. Bigarren Maila. Power Rangers-Gamon: 9-2. Hirugarren Maila. DPO Baobab-Umore Ona: 2-2. SASKIBALOIA Gaztea...

Futbola Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Anaitasuna 1-0 Hondarribia-Trintxerpe 1-1 Erregional Preferente Maila Munibe-Sanpedrotarra 2-1 Erregional Lehen Maila Pasaia-Urnieta 2-3 Jubenil Lehen Maila, Igoera Orioko-Pasaia 11-0 Eskubaloia Lurraldeko Lehen Maila Amenabar-Donibane 29-26 Lurraldeko Bigarren Maila Donibane B-Ordizia Vicuña Sport 31-36