Maider Galarzak Printzetxo-printzetxo txikientzako ipuin kontaketa egingo du asteazkenean, hilaren 15ean, Ikust Alaia liburutegian.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia 2011ko Foru Funtsa Finantzaketaren likidazioa %25eko lau zatitan itzultzearen aldeko jarrera adierazi du, gaurkoan. Tokiko gobernuak “satisfakzioa” agertu du erabaki berriarekin eta ...
Torturaren Aurkako Eguna da hilaren 13a; elkarretaratzea Doneztebe plazan izango da 20:00etan Otsailaren 13a, astelehena, Torturaren Aurkako Eguna da. Horren harira, elkarretaratzea deitu du OAAM Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Urtero egun h...
Geroz eta gehiago dira hipotekari aurre egin ezin dioten lagunak, eta horren ondorioz, ugaritzen ari dira desjabetze kasuak eta kaleratzeak. Etxebizitzaren arazoaz, eta bereziki, kaleratzeen gaineko informazioa eman eta arazoaren sozializazioa lortzeko lanean dihardu Gipuzkoako Stop Deshaucios kolektiboak. Horretarako, Gipuzkoako herri eta auzoetako auzo elkarteekin batera, hitzaldiak antolatzen ari dira. Herenegun Errenteria-Oreretan izan ziren kolektibo horretako kide Mikel Sanchez eta Iker Apilanez. Taldearen nondik norakoak, dituzten helburuak, orain arte egindako ekimenak eta etorkizunean egingo dituztenak azaldu zituzten, besteak beste, Reina Aretoan bildu ziren 50 lagunen aurrean. Arazoa ageriko bihurtu Joan den udan sortu zen Gipuzkoako Stop Deshaucios. “Krisiaren eraginez geroz eta gehiago dira etxea galtzeko arriskuan dauden familiak. Lagun horiek elkartzen hasi ziren, M15 mugimenduaren inguruan dabilen jendea ere, eta baita etxebizitzaren arazoaren gainean lanean diharduten taldeak ere, Kepasaconlacasa kolektiboa kasu”, azaldu zuen Mikel Sanchezek. Hainbat arrazoirengatik hipotekari aurre egin ezin dioten lagunei erantzutea, eta horren gaineko informazioa zabaldu eta arazoa “agerikoa” bihurtzea du helburu kolektiboak, Sanchezek nabarmendu zuenez. Kaleratzeak geldiarazten saiatzeko egindako ekimenengatik da ezaguna kolektiboa. Hala ere, geldiarazi baino, “atzeratu” egiten dituztela zehaztu zuen Sanchezek: “Jendearen laguntzari esker lortzen dugu geldiaraztea behin edo bi aldiz. Hirugarrenean, udaltzaingoa edo Ertzaintza bidaltzen dute, eta kaleratzea, egin, egiten da. Halako ekimenen [...]
Urdaburuk erronka berrien lehendabiziko etapa antolatu du hilaren 18rako. Ibilbideak lau etapa ditu eta Lerga gainetik Carrascaleraino joango dira, Valdorbako bailarak, Perdon mendikatea, Salinas de Oro, Goñiko goi bailara eta Andia mendikatea zehartu...
Bihar Touringen arerio zuzenaren kontra jokatuko du Beti Onak: Ostadarren kontra. Lehia, 16:00etan hasiko da Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Astigarragako Mundarrori irabazi beharko dio lidertza eskuratzeko, igandean, 10:00etan, Astigarraga...
Ekialdeko arabiar mundua ardatz hartuta, Bidaia-liburuxka izeneko jardunaldia antolatu du Zambra elkarteak, otsailaren 19an Mendi Zolan kulturgunean (14:00). Antolatzaileek jakinarazi duenez, “ekialdeko arabiar eta ijitoen jatorrizko dantzak ezag...
Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek Aretxabaletaren kontra jokatuko dute asteburuan. Bihar dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Neskek, bestalde, atsedenaldia dute asteburu honetan. Hurrengoan jarraituko ...
Musika talde gazteak bultzatzeko helburuarekin, Txomin Uriza hendaiarrak Brah Brah kolektiboa sortzea erabaki du. Hendaiako musika taldeek parte hartzen dute ekimen berri honetan, eta hasieran lau talderen artean hasi ziren arren, pixkanaka zabaltzen a...
Viva la zarzuela ekitaldiak Luis Mariano Lirika Elkartearen 2012. urteko denboraldiari hasiera emango dio, etzi, Amaia Kultur Zentroan (19:00). Carmen Serrano sopranoa, Manuel de Diego tenorea eta Guillermo Orozco baritonoa ariko dira oholtzan, Antonio...
Uner musika elektroniko saioa izango da datorren ostiralean, inauteriekin batera, Tunk aretoan. Bertan ariko direnen Djen artean besteak beste, Alain Fanegas, Enric Ricone, ShockNorte WorkStation, Danni Fernandez eta Julien Uranga dira.
SOS Haur Lapurtuak plataformak hitzaldia emango Flor Diazen eskutik asteazkenean, Argoiak elkarteak antolatua.
ZL klubak San Valentineko gau berezia antolatu du bihar gauean, 23:30etik aurrera. Diskotekaren bigarren aretoan bikoteei zuzendutako baladak entzungai izango direla adierazi dute, eta bigarren aretoan aldiz, Dj Ibon in session izango da.
Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Balioen delegatuak Eudeleko ordezkari gisa ariko da Euskadiko Eskola Kontseiluan. Erakundea, hezkuntza arloko organo gorena da Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), eta horren funtzio nagu...
Jabier Muguruza musikariak Bikote bat disko berria aurkeztuko du bihar, Lakaxita gaztetxean, 20:00etan. Muguruzak, 2011n grabatu zuen diskoa, El Vendrelleko Auditorioan (Tarragona, Herri Katalanak) eta Katarain Estudioetan (Azkarate, Nafarroa), zein G...
Konposta egiten dutenen hobari bera jasoko dute abereekin edo beste prozesuekin tratatzen dutenek Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetzeko eta doitzeko etengabeko lanean ari dela gogorarazi du udalak. Honela, 2012ko tasa eta zergen...
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.
Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak ez du partidarik asteburu honetan, atsedena tokatzen zaio. Sailkapeneko azken aurreko postuan daude oiartzuarrak, eta partida bat gutxiagorekin, azkeneko postura eror daitezke asteburuan. Ez dirudi, dena den, azk...
Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales zazpigarren sailkatua izango du aurrez aurre, bihar, 17:00etan, Los Corrales de Buelnako kiroldegian (Kantabria, Espainia). Ereintza bigarren dago sailkapen nagusian, eta irabaziz gero eta liderrak galdu, postu ba...