The Last Vegas eta Mushroom Caffeine, zuzenean, bihar, Psilocybenean
Kontzertu agenda interesgarria prestatu dute Psilocyben datozen asteetarako. Hala, The Last Vegas eta Mushroom Caffeine taldeen kontzertuak izango dira bihar Psilocybenea aretoan, gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak Psilocybenean bertan eros daitezke, hamabi euroan. The Last Vegas taldeak 2004ean argitaratu zuen Em and Leave lehen diskoa. Guitar Hero bideo jolasak The Last Vegas taldearen abesti bat dakar. Helmet eta Fighting With Wire Psilocybenea bisitatuko duten hurrengoak Helmet eta Fighting With Wire taldeak izango dira, martxoaren 10ean, 21:00etatik aurrera. Sarrerek 22 euro kostatuko dute. Helmetek hiru kontzertu besterik ez ditu emango Espainiako Estatuan.
Kontzertu agenda interesgarria prestatu dute Psilocyben datozen asteetarako. Hala, The Last Vegas eta Mushroom Caffeine taldeen kontzertuak izango dira bihar Psilocybenea aretoan, gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak Psilocybenean bertan eros daitezke, hamabi euroan. The Last Vegas taldeak 2004ean argitaratu zuen Em and Leave lehen diskoa. Guitar Hero bideo jolasak The Last Vegas taldearen abesti bat dakar.
Helmet eta Fighting With Wire
Psilocybenea bisitatuko duten hurrengoak Helmet eta Fighting With Wire taldeak izango dira, martxoaren 10ean, 21:00etatik aurrera. Sarrerek 22 euro kostatuko dute. Helmetek hiru kontzertu besterik ez ditu emango Espainiako Estatuan.


