Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin. Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela. Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da. Hilaren 15a baino lehen Presoen kantu afaria 21:30ean hasiko da. Bertara joan nahi duenak, hilaren 15a baino lehen pasatu beharko du Tiñelu elkartetik. Izan ere, egun horretan kenduko dute zerrenda. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, momentu honetan oraindik ez dute afariko menua zehaztu. Inauterietako gauean kantuekin gozatu nahi duenak, beraz, badu zer egin. Aldarrikapena ere partekatuko dute hilaren 18ko afarian.
Uda Leku elkarteak ikastetxeei zuzendutako Zinemaldia aintzina euskarazko zinema ekitaldia antolatu du hamabosgarrenez Ipar Euskal Herriko hainbat lekutan. Hala, Hendaiako ikasleek Franklin eta Igelak eta zapoak filmak euskaraz ikusteko aukera izanen d...
12 cm (edo 12×12) erakusketaren beste ekitaldi bat izanen da Hendaian, heldu den otsailaren 24ra bitartean. Joan den abenduan Pasaian iragan zen erakusketaren ondotik, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 60 bat artistek Angela Mejias Begiradak elkartear...
Irungo Udalak ume zein gazteei zuzendutako IV. Mikromezu eta Kartel Lehiaketa antolatu du. Martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, ondokoa da aurten proposatutako gaia: Zure ustez nola kontsumituko dugu etorkiz...
Legitimaciones sociales de las políticas patrimoniales y museísticas liburua on line jarri du Oiasso museo erromatarrak. Iñaki Arrieta Urtizberea da lanaren egilea, eta pdf formatuan debalde deskargatzeko aukera eskaintzen du Oiassok.
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteko Trintxerpe eta Antxoko hamasei tabernak Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute gaur, eta ostegunero errepikatuko dute, 19:00etatik 21:00etara. Bi ordu horietan, edari eta pintxo bana jasoko du ...
Out/in ikuskizunarekin etorri da Kukai. Karrikan proiektuaren ondorengoa da, hain zuzen, “kaleko ikuskizunaren areto barrurako moldaketa”, Jon Maia Kukai dantza konpainiako kideak azaldu duenez: “Karrikan kale ikuskizun bat da; kalerako sortu zen espresuki. Orduan egindako lanaren ondoren, ikusi genuen ikuskizunak garapen berri bat izan zezakeela, eta areto barruan ere oso ondo funtzionatu zezakeela”. Ikuskizuna bi zatitan banatua dago: Aupa mutil eta Sorbatza. Lehenengoa, Iker Gomez koreografoarekin osatu dute. Gomezi eskatu zioten Gipuzkoako dantzetan inprobisazioaren gainean dauden dantzei buruz gogoeta bat egiteko, eta hortik sortu dute. Orain arte landutako estilo eta mugimendutik “urrunago” joan direla esan du Maiak, baina, aldi berean, “interesgarria” izan dela, erregistro berrietan sartzeko aukera eman dielako. Sorbatza, berriz, Damian Muñoz eta Virgina Garcia koreografoek osatu dute. Durangaldeko Dantzari dantzaren eta krump estiloaren arteko uztarketa bat dela azaldu du Maiak: “Krump estiloa Los Angelesko auzo txiroenetan sortutako dantza estilo bat da, borroka sinbolo bat. Lau gizonek interpretatzen dugu pieza, eta sinopsian aipatzen den bezala, gerra sinbolo bat da, bakea eraikitzeko”. Udala eta Kukairen arteko hitzarmenaren haritik, lana Errenteria-Oreretan aurkeztuko du dantza konpainiak. Hain zuzen, igandean izango da emanaldia, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Irune Balentziaga Euskara eta Kultura zinegotziak ohoretzat jo du Kukai bezalako talde bat egotea herrian. Igandeko [...]
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren funtsa 210.000 dokumentuetaraino heltzear dago, 2011. urtean bildu dituen 2.879 dokumentuei esker. Funtsean dauden dokumentuetatik 99.979 ikus-entzunezko materialak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburuak, aldizkariak eta mikroformak; eta 15.722 eskutitzak, argazkiak, programak eta kartelak. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak eman zuen atzo 2011 urteko datuen berri. Halaber, 2012rako dituzten erronka eta egitasmo berriak ere aurkeztu zituen. Eresbilen egiteko garrantzitsuenetako bat euskal musikagileen sorkuntza lanak biltzea dela, eta horren harira, bildutako materialaren artean 428 partitura daudela nabarmendu zuen Baguesek. Halaber, Luchy Mancisidor pedagogoak, Nekane Lasarte zuzendariak, Lurdes Goiti de Verkos biolontxelo jotzaileak edo Zezilio Pagoagaren familiak emandako obren kopiak ere jaso ditu Eresbilek. Azken horiek, dohaintza moduan emandakoak direla zehaztu zuen Eresbilen zuzendariak. Iaz erositakoen artean, Musica Britannica bilduma nabarmendu zuen. 91 liburuk osatzen dute, eta XVI. eta XIX. mende arteko Erresuma Batuko musikagileen historia eta lanak biltzen ditu. 2012 urteari begira Eresbilek dituen erronketaz ere mintzatu zen Bagues: “Francisco Escudero musikagilearen lana ezagutaraztea izango da lehentasunetako bat”. Escuderok tarte berezia izango du maiatzaren 12tik 19ra bitarte Eresbilek egingo duen Musikasteren 40. ekitaldian, Jose de Azpiazu gitarristaren, MaruaVitoria Figuerido musikagile eta biolin jotzailearen, edo Alexander Lebordesen lanekin batera. Bestalde, Musika Banden Konposizioko Nazioarteko I. Lehiaketaren obra irabazlea Musikasten estreinatuko [...]
Inauteriak gainean daudela kontuan izanik, udal txistulari taldeak Inauteri giroko kontzertua emango du igandean, 12:00etan, Herriko Plazan. Ordu erdi beranduago, Telleri ikastetxeko ikasleak batuko zaizkie, eta kaldereroen konpartsako doinuak joko dit...
Bolada onean dabiltzala frogatu dute EAT Errenteriako Atletismo Taldeko kideek Euskadiko Kros Txapelketan ere. Hala, Lazkaon jokatu den proban bost domina eskuratu dituzte. Horietatik bi izan dira urrezkoak, Txema Arenzana (60 urtetik gorakoetan) eta J...
Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan. Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia irakurriko dute, baita arranpuila egin ere. Saria Martizkoneri Ostegunzurian bertan, hasiera ekitaldiaren ondoren, Martizkone baserriari Trapujale Saria emango diote, urte hauetan guztietan eskainitako laguntzagatik. Saria banatzen duten bosgarren aldia izango da. Aurretik Joseba Aurkenerenak, Mikel Osa zenaren senideek, musika eskolak, Orratx! antzerki taldeak eta Murixka dantza taldeak jaso zuten saria. Ostiralorian ekitaldi ugari Azken urteetan bezala, ostiraloria da ekitaldi gehien bilduko duen eguna. Goizean haurren txanda izango da, eta arratsaldean helduena zein dantza taldeena. Inauterietako berritasun handiena hilaren 17an izango da. Izan ere, Euskal Dantzazaleek Akelarre Gaua egingo dute gauean. Iaz, larunbatgorrian egin zuten akelarrea. Akelarreaz gain, triki-bertso poteoa eta barrikotea egingo dute. Emanaldia prestatzeko entseguak egiten ari dira astelehen eta ostegunetan, Gezalan, 19:00etatik aurrera. Inauterien egitaraua bihar banatuko dute etxez etxe. Egitaraua Hilak 16, Ostegunzuri 16:00. Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio. 19:00. Trapujaleren jaitsiera Martikozene baserritik, Alde [...]
Urtero bezala, Inauterietako aurreko asteburuan Eraiki Dantza Taldearen Inudeak eta Artzainak konpartsa aterako da, igandean 12:00etan. Konpartsa, Santiago kaletik abiatuko da, Eskoleta kalea, Nafarroa etorbidea, Eliza kalea eta San Juan plazara heltze...
Irungo Mendizaleak irteera antolatu du larunbatean, Bermeotik Bakiora (Bizkaia). Ibilbide hau iragan larunbatean egitekoa zen arren, denboralea medio launbat honetara atzeratu zuten mendizaleek. Interesatuak Larretxipi kaleko egoitzatik igaro daitezke,...
Parisko Kasazio Gorteak Altis Eroskiko langileen alde egitea erabaki du, aste honetan jakin denez. LAB sindikatuak enpresa auzitara eraman zuen 2005 eta 2008 urteen artean langileak gutxieneko soldataren azpitik ordaintzeagatik. Hortaz, bost urteko bor...
Garraio zerbitzu berrien gaineko polemika bukatzeko xedearekin, Mugikortasun Mahaiaren beste bilera bat izan zen herenegun, Ficoba erakustazokan. Autobusen ibilbide berriak mahaigaineratu zituen Irungo Udaleko Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak,...
Joan den astean udaleko eta aldundiko arduradunek Foru Funtsaren inguruan egindako bileraren ostean, Pasaiako Udaleko bozeramaileen batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak proposa...
Pasaiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurki hasiko dira Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Azysa enpresak hartuko du ardura hori, eta sei hilabete izango ditu lanak burutzeko; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ea...
Herri Musikaren Txokoaren hamargarren urteurrenaren harira osatu dute txokolategian jarritako erakusketa Soinueneak, Herri Musikaren Txokoak, argazki erakusketa antolatu du euskal herri musikan erabiltzen diren soinu-tresnen argazkiekin. Oiartzungo Mendiburu kalean dagoen Garmendi txokolategian dago jarritaBertara hurbiltzen den edonork ikusteko jarria egongo da otsailak irauten duen artean. Ekimen hori Soinueneak 10 urte bete dituela ospatzeko antolatuko dituen ekitaldien egitarauaren parte da. Josebe Iragorri txokolategiko arduradunetako batek nabarmendu duenez, sekulako harrera izan du: «Jendeari asko gustatzen ari zaio, eta interesarekin galdetzen dituzte argazkiei buruzko xehetasunak». Mosugitarra Argazkietako batean mosugitarra jotzen ageri da Juan Mari Beltran, Herri Musikaren Txokoaren sortzailea. Horietako lau ditu Iragorrik berak (bideoa). Eta bezeroei amua botatzen die, ea nork jotzen duen. Aspertzeko aukerarik ez, beraz, hilabeteko honetako erakusketarekin.
Nuendo audio edizio eta masterizazio programa bat da. Hori erabiltzen irakasten ari dira Altzibarko Gaztelekuan. Herenegun arratsean hasi ziren ikastaroarekin, eta hainbat gaztek adi-adi jarraitu zituzten Txarly Outeiral irakaslearen azalpenak. Gaur jarraituko dute ikastaroarekin, eta aurrerantzean, eskolak astearteetan eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik aurrera.