Murrizketak salatzeko lanuzteak egiten ari dira

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abian jarri dituzten “murrizketak salatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzeko”, ELAk, LABek eta EILASek sindikatuek protestak deitu dituzte gaurko. Besteak beste, Oarso Bidasoko hainbat ikastetxetan lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur. Lanuzte horietan elkarretaratzeak eta bestelako mobilizazioak egingo dituzte. Udaletako langileak ere gehitu zaizkie protesta ekintzei. Oiartzungo Udalekoek, esaterako, elkarretaratzea egin dute 10:30ean Doneztebe plazan. Euskotrenen ere lanuzteak egiten ari dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.