‘Kafe txinatarra’, igandean, Itsas Etxean
Txalo produkzioak ekoiztutako Kafe txinatarra antzezlana igandean emango dute Itsas Etxeko auditoriumean. Antzezlana arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta sarrerek hamar euroko prezioa dute. Horiek Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan eros ...
Txalo produkzioak ekoiztutako Kafe txinatarra antzezlana igandean emango dute Itsas Etxeko auditoriumean. Antzezlana arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta sarrerek hamar euroko prezioa dute. Horiek Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan eros daitezke igandera arte, eta igandean bertan Itsas Etxean erosi ahalko dira. Komedia dramatiko honetan, arrakastarik gabeko bi artistak beren bizitza eta adiskidetasunen balantzea egiten dute.

