Foru funtsaz hitz egiteko bozeramaileen bilera eskatu du PSE-EEk
Joan den astean udaleko eta aldundiko arduradunek Foru Funtsaren inguruan egindako bileraren ostean, Pasaiako Udaleko bozeramaileen batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak proposa...
Joan den astean udaleko eta aldundiko arduradunek Foru Funtsaren inguruan egindako bileraren ostean, Pasaiako Udaleko bozeramaileen batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak proposatutako aukerak eta, batez ere, Pasaiako Bilduren gobernuak horien aurrean hartuko duen jarrera ezagutzea”, esan dute.
Sozialistek aldundiaren kontrako kritikak egin dituzte, 2009an ez bezala, 2011ko itzulketa egiteko ez duelako zatika egitea onartzen. 2009ko itzulketa hiru epetan egitea erabaki zuten, lehen urtea libre utziz. Sozialisten esanetan, Pasaiako Udalaren finantza egoera “larria” da; 2009ko eta 2011ko itzulketak batuta, udala gastu horri aurre egiteko gai ez dela izango uste du PSE-EEren udal taldeak.
Horregatik guztiagatik, bozeramaileen batzordea biltzea eskatu dute sozialistek. Gainera, bileran udal kontu hartzailea ere egotea galdegin dute. Horrela, udal taldeek, “zein aukera dauden eta horietako bakoitzak udalaren jardueran zein eragin izan dezakeen” jakingo dute.