Bost domina eskuratu dituzte EATko atleta beteranoek Lazkaon
Bolada onean dabiltzala frogatu dute EAT Errenteriako Atletismo Taldeko kideek Euskadiko Kros Txapelketan ere. Hala, Lazkaon jokatu den proban bost domina eskuratu dituzte. Horietatik bi izan dira urrezkoak, Txema Arenzana (60 urtetik gorakoetan) eta J...
Bolada onean dabiltzala frogatu dute EAT Errenteriako Atletismo Taldeko kideek Euskadiko Kros Txapelketan ere. Hala, Lazkaon jokatu den proban bost domina eskuratu dituzte. Horietatik bi izan dira urrezkoak, Txema Arenzana (60 urtetik gorakoetan) eta Jose Luis Bereziartuarentzat (65 urtetiko gorakoetan).
Gainontzeko dominak, berriz, zilarrezkoak izan dira. Horietako bat emakumeen taldearentzat izan da, Euskadiko txapeldunorde izan baitzen. Esther Estefaniak (55 urtetik gorakoetan) eta Marta Herediak ere (45 urtetik gorakoetan) lortu zituzten.
EATk azaldu duenez, negu giroan egin zuten lasterketa. Horrez gain, lurra astuna zegoen, “larunbatean bota zuen elurragatik eta igandeko euriarengatik”. Hala ere, ez zien herriko atletei gehiegi eragin.