Asteburua ostegunetik hasi nahi dutelako Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute gaur
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteko Trintxerpe eta Antxoko hamasei tabernak Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute gaur, eta ostegunero errepikatuko dute, 19:00etatik 21:00etara. Bi ordu horietan, edari eta pintxo bana jasoko du ...
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteko Trintxerpe eta Antxoko hamasei tabernak Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute gaur, eta ostegunero errepikatuko dute, 19:00etatik 21:00etara. Bi ordu horietan, edari eta pintxo bana jasoko du bezeroak, euro eta erdi ordainduta. Edaria urteko ardoa, zuritoa edo garagardo botilatxo bat izan daiteke, atzo oraindik zehazteke zuten marka batekoa.
Antxoko sei tabernak eta Trintxerpeko beste hamar ostatuk parte hartuko dute Pasai Pintxon. Antxoko Mimos tabernako Agus Cristobalek dio ekimenarekin “ostegunean ere giroa sortzea” bilatzen dutela. Gaur, gainera, musikaz lagunduko dute ibilbidea. “Gaur hori izango da, eta erantzunaren arabera aldaketak egin behar baditugu, egingo ditugu, ekimena beti erakargarria izan dadin”, esan du Cristobalek.
Laurak Bat elkartetik aurreratu dutenez, ekimenarekin bat egin duten tabernen ateetan Pasai Pintxoren kartela jarriko dute, bezeroek jakin dezaten zeintzuk bat egin duten ekimenarekin, eta zeintzuk ez.