Altis Eroski enpresa zigortu du epaileak
Parisko Kasazio Gorteak Altis Eroskiko langileen alde egitea erabaki du, aste honetan jakin denez. LAB sindikatuak enpresa auzitara eraman zuen 2005 eta 2008 urteen artean langileak gutxieneko soldataren azpitik ordaintzeagatik. Hortaz, bost urteko bor...
Parisko Kasazio Gorteak Altis Eroskiko langileen alde egitea erabaki du, aste honetan jakin denez. LAB sindikatuak enpresa auzitara eraman zuen 2005 eta 2008 urteen artean langileak gutxieneko soldataren azpitik ordaintzeagatik. Hortaz, bost urteko borrokaldiaren ondotik, dagokien gutxieneko soldata ordaintzera zigortu du Kasazio Gorteak Altis Eroski enpresa.
Horiek horrela, LAB sindikatuak prozedura guztiak bertan behera uztea, zein 2005 eta 2008 urte arteko soldatak ordaintzea exijitu dio enpresari. Enpresarekin ez negoziatzeko dei egin die langileei.