‘12 cm’-ren beste ekitaldi bat abiatu du Begiradak elkarteak
12 cm (edo 12×12) erakusketaren beste ekitaldi bat izanen da Hendaian, heldu den otsailaren 24ra bitartean. Joan den abenduan Pasaian iragan zen erakusketaren ondotik, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 60 bat artistek Angela Mejias Begiradak elkartear...
12 cm (edo 12×12) erakusketaren beste ekitaldi bat izanen da Hendaian, heldu den otsailaren 24ra bitartean. Joan den abenduan Pasaian iragan zen erakusketaren ondotik, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 60 bat artistek Angela Mejias Begiradak elkartearen presidentearen gomitari erantzuna eman diote. Hala, interesa duen orori zuzenduta, artista horien lanak Mendi Zolan kulturgunean erakusgai izanen dira.
Horiek horrela, 120 bat artelan ikusgai dira kulturgunearen hirugarren solairuan. Lan denek 12×12 zentimetroko neurria dute.
Erakusketaren ordutegia ondokoa da: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00era, eta 15:00etatik 19:00etara. Sarrera doan da.