
Urtero bezala, Irungo Atsegiñak antolatutako kaldereroen konpartsa Irungo kaleetan zehar ariko da larunbatean, otsailaren 11ean. Ibilbidea: Alberto Angera plazatik aterako da konpartsa arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Oiartzun kalea, Hondarribia, Zubi...

Abenduan iragarri bezala, udalak Irunen bizi diren 60 lagun kontratatu ditu urtarrilean. Guztiak langabeak izateaz gain, ez zuten langabezia laguntzarik jasotzen. Hala, langileek garatuko dituzten lanen artean, besteak beste, honakoak daude: artxiboak ...

Lezo Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, ordu erdiz, Euskal Herria plazan. Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan egin nahi dituen murrizketak salatu zituzten, eta bihar lau orduko lan uztea egingo dute, 11:00etatik aurrera.

Aenorrek (Normalizaziorako eta Egiaztapenerako Espainiako Elkarteak) Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuari (HAZ) emandako ISO 9001:2008 egiaztagiria berritzea erabaki du. Hala, HAZen bulegoan zein Internet bidez emandako zerbitzuaren kalitatea aitortu du.

Murias Center 4k eta Eroskik sinatu zuten hitzarmenaren haritik, Sabecoko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren %10aren parte izanik. Supermerkatuan lan egiten zute...

Datorren ostegunean hasiko dira Lezoko Inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. 19:00etan abiatuko da Martizkone baserritik Trapujale, eta ordubete beranduago udaletxean Trapujale oroigarria jasoko dute baserrikoek, emandako laguntzarengatik. Martizkone...

Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko au...

Udaleko Langile Batzordeak Espainiako Gobernuak sektore publikoak egin nahi dituen murrizketen kontrako mobilizazio eguna deitu du biharko. Hori dela eta, 10:30ean elkarretaratzea izango da Doneztebe plazan eta lanuztea (zinegotziek eta Oiartzungo sekt...

Pasai Donibaneko udal kiroldegiak pilates ikastaroa eskainiko du hemendik aurrera, goizez eta arratsaldez. Gehienez hamabi lagunetako taldeak osatuko dituzte, eta gutxieneko zenbakia lortzen dutenean hasiko dituzte klaseak. Kiroldegitik jakinarazi dute...

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, Inauterietarako. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango dira, 22:30ean. Emakumeek egindako lana Armadas hasta los dientes iz...

Outlet Stock azokaren lehenbiziko ekitaldia izango da ostiraletik igandera bitartean, Ficoba erakustazokan. Azoka berri horrek 30 stand inguru elkartuko ditu modako oinetako, kirol, larru eta lehen markako produktu aukera zabala eskaintzeko asmoarekin. Hala, stockarekin amaitzeko xedearekin horietako batzuk %80ko beherapenak eskainiko dituzte. Ekitaldia 2. pabiloian garatuko da eta 1.500 metro koadro baino gehiago edukiko ditu. Horiek horrela, Jose Antonio Herbon Irungo Outlet Stockeko zuzendariaren esanetan, “inork ez dezala nahastu Outlet Stock azoka, azoka txiki batekin. Gure helburua produktu onak eskaintzea da, marka onekoak eta oso prezio lehiakorrean”. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka, eta estatuko beste zenbait lekutan -Leon, Valladolid, Galizia…- arrakasta izan ondoren, Gipuzkoan saiakera egingo du. Ordutegia Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean 16:30etik 21:00era irekiko ditu ateak; hilaren 11n eta 12an, berriz, 11:00etik 21:00era. Sarrerak 2 euroko prezioa du, eta 10 urtetik beherakoentzat doan izango da.

Iparraldeko Flamenko Elkarte Kulturalak Lorcako (Murtzia, Espainia) lurrikararengatik afektatuei laguntza emateko xedearekin afaria antolatu du.

El niño de la bicicleta (Txirrindaren mutila) luzemetraia izango da Amaia KZn, 20:00etan. Sarrerak Telekutxa, Servikutxa, www.irun.org, Turismo Bulegoan, www.kutxa.net weborrian eta Amaian bertan eros daitezke, 4,60eurotan.

Hiru lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak atzo, droga trafikoa egotzita. Atxilotuak, ustez Irunen eta Donostian saltzen zuten droga. Poliziak Irungo 2. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi ditu akusatuak. Hala, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, ...

Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari. Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Arala...

Hainba musika tresna ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Josebe Iragorri txokolategiko arduradunetako batek, mosugitarra nola jotzen den ere erakutsi digu.

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Liburu hori osatzen duten hemer...

Inaxio Garmendia EMKE Errenteria Musika Kultur Elkartearen bandako klarinete jotzaileak azken kontzertua joko du bandarekin, etzi arratsaldean, Fatimako Andra Mariaren elizan. Emanaldia doan da, eta 20:30ean hasiko da. Azken kontzertua dela eta, EMKEk ...

Errenteriako udal kirol instalazioetan otsailean izena emango duenak, ez du otsailari dagokion kuotarik ordaindu beharko. Serviocio instalazioak kudeatzen dituen enpresak egin du eskaintza, eta hilaren 1etik 29ra arte egongo da martxan. Informazioa Gal...