Kanpo kaiari bost helegite jarri dizkio ezker abertzaleak
Azken asteetan beste hainbat eragilek egin bezala, Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost alegazio aurkeztu dituzte, eta, besteak beste, kanpoko portua eg...
Azken asteetan beste hainbat eragilek egin bezala, Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost alegazio aurkeztu dituzte, eta, besteak beste, kanpoko portua egiteko beharrik ez dagoela esaten dute.
Herrialdeko ezker abertzalearentzat Pasaiako kanpoko kaiaren proiektua “agortutako eredu baten isla” da. Hori esateaz gain, azpiegitura horrek Gipuzkoaren etorkizuna “hipotekatzen” duela adierazi du, “diru publikoa gutxi batzuren mesedetan xahutuz”.
Pasaiako badiarentzako alternatiba egungo portua biziberritzea dela uste du ezker abertzaleak, bai jarduera ekonomikoaren aldetik, baita barruko kaiaren eremua biziberritzeari dagokionean ere: “Kanpoko kaiaren egitasmoa lortzen ari den gauza bakarra da barne biziberritze hori oztopatzea eta atzeratzea”.
Eredu berri bat
Beste eredu sozioekonomiko baten alde egin du ezker abertzaleak, “herri beharretan sustraitzen dena, enplegua sortuko duena, eta bizi kalitatea handituko duena”.