Donostiako alkatea, Oiartzun Irratian
Etzi elkarrizketatuko dute, eta gaur mendi ibilaldiak izango dituzte hizpide; sakelako zenbaki berria, irratian Etzi, Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan, gonbidatu berezia izango dute: Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirre. Elkarrizketa sakona egin...
Etzi elkarrizketatuko dute, eta gaur mendi ibilaldiak izango dituzte hizpide; sakelako zenbaki berria, irratian
Etzi, Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan, gonbidatu berezia izango dute: Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirre. Elkarrizketa sakona egingo diote, eta hainbat gai jorratuko dituzte.
Interesa dutenek, elkarrizketa eguerdiko hamabietatik aurrera entzun ahal izango dute FM107an edo www.oiartzunirratia.org webgunean (edota oiartzun.hitza.info-n ere bai).
Entzuleek, gainera, izango dute galderak bidaltzeko aukera Oiartzun Irratiko Facebook —Oiartzun Irratia— edo Twitter bidez —@Oiartzun Irratia—.
Bestalde, irratiko arduradunek jakinarazi dutenez, Oiartzun Irratiak sakeleko telefono zenbaki berria du: 683 37 96 19. Entzuleek edozer dutela horra dei dezakete. Edota zenbaki bera izaten jarraitzen duen finkora: 943 49 37 11. Bi zenbaki horiek 09:00etatik 20:00etara daude entzuleentzat zabalik, astelehenetik ostiralera.
Mendiko ibilaldiak hizpide
Gaur, Kirolez blai! saioan, mendiko ibilaldia aztertuko dituzte, eta hiru gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez esatariak horretarako: Ixiar Iñarra, Fermin Zabalegi eta Pako Mitxelena. Iñarra eta Zabalegi Girizia Mendi elkarteko kideak dira, eta Mitxelena Haurtzaro Mendi Taldekoa. Saioa 13:15ean emango dute, eta 20:30ean errepikatu.

