Amute-Kostako bizilagunekin bilera, gaur
Hondarribiko gobernu taldea Amuteko auzo elkartean bilduko da gaur, 19:30etik aurrera Amute, Kosta, Santa Engrazia, Minasoroeta eta Gabarrari kaleko bizilagunekin. Bilera irekia da bizilagun guztientzat, eta behin 2012ko aurrekontuak azalduta, auzokide...
Hondarribiko gobernu taldea Amuteko auzo elkartean bilduko da gaur, 19:30etik aurrera Amute, Kosta, Santa Engrazia, Minasoroeta eta Gabarrari kaleko bizilagunekin. Bilera irekia da bizilagun guztientzat, eta behin 2012ko aurrekontuak azalduta, auzokideek izan ditzaketen galderak eta iradokizunak jaso, eta hobekuntzak eta aldaketak hausnartuko dituzte. Iragan astelehenean Jaitzubian egin zuten urteko lehenengo bilera.

