Santa Ageda bezperarako eztarriak berotzen
Gorputzak izan ezik, ahotsa ere ongi berotu beharko dute larunbatean Santa Ageda bezperan kantatzera ateratzen direnek. Hotza izango dute oztoporik handiena, baina horri aurre egin daiteela frogatuko dute. Hala, 18:00etan bilduko dira Arkaitza tabernan, Xenpelar Bertso Eskola, Ereintza elkarteko gazteak, Lau Haizeetara Euskaldunon Elkartea, eta AEK Xenpelar euskaltegia. Arkaitzan entsegu txiki bat egingo dute, eta 18:30etik aurrera hasiko dira kantuan. Ibilbidea De Cyne Reynan hasiko dute, eta handik aurrera, herriko kale eta tabernetan barrena ibiliko dira kantu kantari (hondoko koadroan dago ibilbide osoa). Ereintza elkarteko helduekin elkartuko dira, 21:00ak aldera udaletxeko arkupeetan. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekimena herritar guztiei zabaldua dago, eta parte hartzera animatu dituzte. Auzo elkarte eta ikastetxeak Euskara elkarteek izan ezik, auzo elkarteek nahiz ikastetxeek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera. Galtzarabordan, esaterako, 19:00etan bilduko dira auzo elkartean, eta auzoan zehar ibiliko dira egun horretan ohikoak dira abestiak kantatzen. Ikastetxeei dagokienez, ostiralera aurreratu dute egitaraua. Telleriko ikasle eta irakasleak herrian zehar ibiliko dira koplak kantatzen. Langaitzen ere ez diote muzin egingo kantuari. Ikastetxeko patioan abestu ondoren, Beraunera jaitsiko dira Santa Ageda bezpera degu… eta bestelako koplekin kaleak alaitzera. Ikastetxeko helduenak, berriz, Erdialdera jaitsiko dira urtero legez. Egitaraua 18:30. De Cyne Reyna. 18:50. Txikikaia. 19:10. Izadi. 19:30. Landare. 19:50. [...]
Gorputzak izan ezik, ahotsa ere ongi berotu beharko dute larunbatean Santa Ageda bezperan kantatzera ateratzen direnek. Hotza izango dute oztoporik handiena, baina horri aurre egin daiteela frogatuko dute. Hala, 18:00etan bilduko dira Arkaitza tabernan, Xenpelar Bertso Eskola, Ereintza elkarteko gazteak, Lau Haizeetara Euskaldunon Elkartea, eta AEK Xenpelar euskaltegia.
Arkaitzan entsegu txiki bat egingo dute, eta 18:30etik aurrera hasiko dira kantuan. Ibilbidea De Cyne Reynan hasiko dute, eta handik aurrera, herriko kale eta tabernetan barrena ibiliko dira kantu kantari (hondoko koadroan dago ibilbide osoa). Ereintza elkarteko helduekin elkartuko dira, 21:00ak aldera udaletxeko arkupeetan. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekimena herritar guztiei zabaldua dago, eta parte hartzera animatu dituzte.
Auzo elkarte eta ikastetxeak
Euskara elkarteek izan ezik, auzo elkarteek nahiz ikastetxeek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera. Galtzarabordan, esaterako, 19:00etan bilduko dira auzo elkartean, eta auzoan zehar ibiliko dira egun horretan ohikoak dira abestiak kantatzen.
Ikastetxeei dagokienez, ostiralera aurreratu dute egitaraua. Telleriko ikasle eta irakasleak herrian zehar ibiliko dira koplak kantatzen. Langaitzen ere ez diote muzin egingo kantuari. Ikastetxeko patioan abestu ondoren, Beraunera jaitsiko dira Santa Ageda bezpera degu… eta bestelako koplekin kaleak alaitzera. Ikastetxeko helduenak, berriz, Erdialdera jaitsiko dira urtero legez.
Egitaraua
- 18:30. De Cyne Reyna.
- 18:50. Txikikaia.
- 19:10. Izadi.
- 19:30. Landare.
- 19:50. Gailur.
- 20:10. Sindikato.
- 20:30. Paraiso.
- 20:50. Irrintzi.
- 21:10. Udaletxeko arkupeetan bilduko dira Ereintzako helduekin.
- 21:30. Arkaitza.