Musikarekin afizio handia zuen. «Gehien bat musika irratietan entzuten nuen», dio Txomin Artolak (Hondarribia, 1948). 1950eko hamarkadan diskoak ez ziren erraztasunez lortzen eta, batez ere, Frantziako irratietatik aditzen zena gustuko zuen Artolak. 13 urte inguru zituela The Beatles taldearen kantekin maitemintzen hasi zen. «Musikatik aparte, eurek giza mugimendu bat sortu zuten, edo mugimendu horren lekuko-edo ziren. Musika eta gazteria nahasten ziren eta Beatleszalea bihurtu nintzen». Garai hartako Frantziako eta Ingalaterrako taldeek interes handia pizten zuten hondarribiarrarengan. Amerikako Estatu Batuetatik, ordea, musika gutxiago iristen zela dio. «Hori izan zen pixka bat ene lehen kontaktua musikarekin». Izan ere, garai hartako mugimendua oso interesgarria egin zitzaion Artolari. «Pentsa, Europan II. Mundu Gerra bukatu berria zen eta gerra ondoko garaian sortu ziren talde horiek». Gerrak Europa osoari eragin zion eta alemaniarrak Hendaiaraino (Lapurdi) iritsi ziren. «Nik uste dut herritarrak poliki-poliki esnatzen ari zirela, pixka bat burua altxatu nahian zebiltzan». Artolak dio garrantzitsua izan zela estatubatuarrak Europara etorri izana ere, haien musika ekarri baitzuten berekin. Hala, Erresuma Batuak AEBekin harreman handia zuela argi gelditu zen abeslariarentzat. «Nik bere garaian Londresen eman nuen denboraldi bat, eta han konturatu nintzen hura zela AEBen sukurtsal bat Europan». Edozein modutan, Euskal Herrian Francoren diktaduraren unerik latzenak bizi ziren garai [...]
Aurten beteko lituzke ehun urte Miren Gezalak. Euskarazko eskolak ematen aitzindari izan zen, eta besteak beste, Emakume Abertzale Batzako kide izan zen, erbestera alde egin aurretik. Miren Gezala Sagarzazu (Lezo, 1912-Oiartzun, 2003) Euskal Pizkundea bizi eta bertan parte hartu zuen emakumea izan zen. Eta pizkundekoa izaki, hainbat arlotan aritu zen, ez zekiena jasotzen eta zekiena irakasten: euskaraz irakatsi zuen, Emakume Abertzale Batzako kide izan zen, dantzan eta antzerkian aritu zen… Gezalaren ibilbidea biltzen aritu da Agustina Pontesta Lezoko bake epailea, beste hainbat herritarren laguntzarekin. Horrekin liburu bat prestatzen ari da orain. Pontestaren arabera, Gezala horrelakoa izatea familiaren testuinguruan ulertu behar da. «Aita Pasaiako Portuko aduanazaina izan zen, Lezoko alkate, Elias Salaberria pintorearekin batera batzokia sortu zuen, musika bandako musikaria izan zen… eta bederatzi seme-alabek, denek zekiten denetik egiten: txistua eta pianoa jo, josi… Kantuan ere ederki egiten zuten denek. Oso bereziak ziren, eta umorea zuten». 1912an Lezok 1.300 biztanle inguru zituen, eta oso herri elizkoia zen. Gezalaren gurasoak ere hala ziren, baina, pentsamolde «oso irekikoak» Pontestaren esanetan. «Oso argi zeukaten gurasoek haur guztiek eskolatuak izan behar zutela». Garai hartan, orokorrean, emakumeak etxekoandre izateko prestatzen zituzten. Kale Nagusian, herriko plazan eta portu inguruan pasatu zuen haurtzaroa Gezalak. Ezagutu zutenen arabera, jenio [...]
Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria, Ezer gehiago behar gabe poema bildumagatik. Epaimahaiak «poema-liburu eder eta handia» dela argudiatu du.
Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Pako Bueno boxeo taldeak antolatuta. Alfonso Gonzalez Zamoritak eman zituen txapelketaren gaineko azalpenak atzo Galtzarabordako kiroldegian egindako agerraldian. Berekin batera izan ziren Nikolay Zabalotski eta Jon Nagore Paco Bueno taldeko boxealariak. “Pisu guztietako ordezkariak izango dira txapelketan ziurrenik”, zehaztu zuen Zamoritak agerraldian. Azken hori, ordea, ezingo dute ziurtatu bihar arte: “arratsaldeko lauretan egingo da zozketa eta orduan jakingo dugu”, gaineratu zuen. Profesional mailako borroka Paco Bueno taldeko Jon Nagore, Mohame, Juanjo Sanz, Fernando Suarez eta Rafa Camilo boxealariak eta Anoetako Ramon Cid, Xabier Etxaniz eta Eugene Tomko ariko dira biharko txapelketan arratsaldeko seietatik aurrera. Erantzunari dagokionean, “itxaropentsu” azaldu zen Zamorita: “Iaz arrakastatsua izan zen eta aurten ere hala izatea espero dugu”. Halako txapelketa bat antolatzea “garestia” dela eta sarreren diruarekin jarritako kopuruak berreskuratzea lortzen dutela gaineratu zuen Paco Buenoko arduradunak. Horren harira, emandako laguntza eskertu zion Errenteriako Udalari. Txapelketa bukatuta, boxeo erakustaldiak jarraipena izango du. Profesional mailako borroka antolatu dute eta horretan, Paco Bueno taldeko Nikolay Zabalotski eta Valentziako (Herrialde Katalanak) ariko dira aurrez aurre 19:00etatik aurrera. “Valentziarraren gaineko erreferentzia onak jaso ditugu eta boxeo erakustaldi polita izango dela uste dugu”, zehaztu zuen Zamoritak. Borrokaren ostean Alberto [...]
Ez du partida erraza izango bihar, Touring liderrak etxean: Tolosaren kontra ariko da, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Tolosarrak hirugarren daude sailkapen nagusian. Beti Onak Muniberen zelaia bisitatuko du, igandean, 17:15ean. Donostiarrak bederatzigar...
Mugigipuzkoa ikastaroa emango dute astelehenean KZgunean, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroa doan da. Gipuzkoako mugikortasun ataria da Mugigipuzkoa, nola mugitu ikasteko.
Urtero bezala martxan jarri dute Igerilekuko erronka Galtzarabordako igerilekuan. Bost erronka izango dituzte, Boniko itsasarteko distantzia (12 kilometro), Vattern Lakua (32 kilometro), Torres itsasartea (50 kilometro) Dardanelos itsasartea (70 kilome...
Hector Coutoren emanaldia izango da bihar Pagoan. Hona iragarri duten festa: Hector Couto + Sm (Soulrack & Mikel_e) + Anartz + Furiona & Paolo + Noda + Mikeloop. 00:00etan hasiko da jaia.
Kukai dantza konpainia Karrikan dantza ikuskizunaren egokitzapen bat egin du: Out/in. Datorren igandean, hilak 12, aurkeztuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak asteartetik aurrera eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatil...
Gorputzak izan ezik, ahotsa ere ongi berotu beharko dute larunbatean Santa Ageda bezperan kantatzera ateratzen direnek. Hotza izango dute oztoporik handiena, baina horri aurre egin daiteela frogatuko dute. Hala, 18:00etan bilduko dira Arkaitza tabernan, Xenpelar Bertso Eskola, Ereintza elkarteko gazteak, Lau Haizeetara Euskaldunon Elkartea, eta AEK Xenpelar euskaltegia. Arkaitzan entsegu txiki bat egingo dute, eta 18:30etik aurrera hasiko dira kantuan. Ibilbidea De Cyne Reynan hasiko dute, eta handik aurrera, herriko kale eta tabernetan barrena ibiliko dira kantu kantari (hondoko koadroan dago ibilbide osoa). Ereintza elkarteko helduekin elkartuko dira, 21:00ak aldera udaletxeko arkupeetan. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekimena herritar guztiei zabaldua dago, eta parte hartzera animatu dituzte. Auzo elkarte eta ikastetxeak Euskara elkarteek izan ezik, auzo elkarteek nahiz ikastetxeek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera. Galtzarabordan, esaterako, 19:00etan bilduko dira auzo elkartean, eta auzoan zehar ibiliko dira egun horretan ohikoak dira abestiak kantatzen. Ikastetxeei dagokienez, ostiralera aurreratu dute egitaraua. Telleriko ikasle eta irakasleak herrian zehar ibiliko dira koplak kantatzen. Langaitzen ere ez diote muzin egingo kantuari. Ikastetxeko patioan abestu ondoren, Beraunera jaitsiko dira Santa Ageda bezpera degu… eta bestelako koplekin kaleak alaitzera. Ikastetxeko helduenak, berriz, Erdialdera jaitsiko dira urtero legez. Egitaraua 18:30. De Cyne Reyna. 18:50. Txikikaia. 19:10. Izadi. 19:30. Landare. 19:50. [...]
Hamarkada bateko eztabaidaren ondoren, eta behin baino gehiago zenbakiei erreparatu ondoren, Itsas etorbidea berritzeko lanak hasi dira Hendaian. Beharra zuen. Batetik, zaharra geratu delako, eta, bestetik, gaur egungo bisitariek ez dituztelako duela ehun urtekoek zituzten beharrak. Baina, zer zegoen Itsas etorbidearen aurretik, zer XX. gizaldiko hasieran Hondartza auzoa eraikitzen hasi baino lehen, nola zen hura euskal estiloko jauregiak ez zeudenean? Izan ere, gutxik dakite XIX. mende amaiera arte ingurune hori dunek osatzen zutela eta Zokoburu aldean, kirol kaia dagoen alde horretan, ura besterik ez zegoela… Ikus erreportaia
Antton Aranburu EPLEko pilotariak 2. mailako Gipuzkoako eskuz banakako finala jokatuko du trinketean. Bere kontrarioa Hernani taldeko kide bat izango da. Finala 13:15ean izango da Irungo Artaleku pilotalekuan. EPLE Errenterieko Pilotaren Lagunaren Elka...
Ercilla Antzerki Sarietako epaimahaiak 2011ko Errebelazio Saria Olaia Gil aktore oreretarri eman dio, No me hagas daño antzezlanarengatik. Gil hautagai zen Pablo Riverorekin batera. Sariak martxoaren 10 eta 19 artean banatuko dituzte Bilbon.
Kale ekintzaren arduradun Ttak-ek jakinarazi duenez, asteburu honetan ez da kale ekintzarik izango, Santa Ageda bezpera delako: «Herrian hainbat irteera antolatudituzte, eta bertan parte hartzeko gonbitea egin nahi dugu. Hurrengo larunbatean izango du...
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, emakumeentzako umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra egin dute Antxoko Kultur Etxean urtarrileko azken hiru larunbatetan. Joan den asteburuan, ikastaroa zuzendu duen Virginia Imaz aktoreak, Le acompaño en el se...
Preferenteko Sanpedrotarra taldea Santo Tomas Lizeoaren aurka hiru puntuak lortzen saiatuko da. San Pedrokoek hamasei puntu pilatu dituzte orain arte, lau partida irabazi, lau berdindu eta hamar galduta; sailkapeneko hamalaugarren tokian daude, eta atz...
Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe taldeak Beti Gazteren aurka jokatuko du bihar, Don Boscon, eguraldia asko okertzen ez bada behintzat. Hiru puntuen bila aterako dira etxekoak, jaitsiera postuetatik behin betiko urruntzeko.
Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatuta, Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar Antxon. Ohitura zaharrak gordez, koplak abestuko dituzte, 18:30ean hasita, Azokatik abiatuta. “Baserritar jantzia soinean eta makila eskuan tabernaz taberna joango gara koplak kantatzera”, esan dute. Herria doinu zaharrekin girotu eta gero, sagardotegira joango dira afaltzera, eta dei egin diote horretara animatzen den orori. “Dantza eta kantu giroan sorturiko egun jator honetara hurbiltzea gonbidatu nahi dugu herri guztia. Ateak zabalik daude larunbat arratsaldeko 18:30ak arte. Bai kantatzera etortzeko, baita afaltzera etortzeko ere”. Atzo eguerdirako 50 lagun zeuden afaltzeko izena emanda. Tradizio bilakatuta Urtero ospatzen du Alkartasunak Santa Ageda bezpera. Taldeko kideek, dantzari ohiek eta taldekoak ez diren herritarrek parte hartzen dute koruan. Aurten kantu jirakoak ere animatu direla esan dute.