2012/2/3

Sektore publikoaren erreformaren kontrako mozioa onartu du udalak

Udalbatzarrean ez ziren izan EAJko eta H1eko ordezkariak; Asier Legorburu izango da Udalbiltzan ordezkaria Espainiako Gobernuak sektore publikorako planteatu duen erreformaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean. Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen aurrera (zortzi kide ziren). Gainontzeko alderdietako kideak ez ziren udalbatzarrean izan. Mariano Rajoy Espainiako lehendakariak proposatutako erreformak erretiroa hartzen duten sektore publikoko langileen postuak ez betetzea proposatzen du, besteak beste. Mozioak biltzen duenez, «zerbitzuak emateko adina langile ez badaude, zerbitzuen kalitateak behera egingo du eta langileen baldintzak okertuko dira. Sektore publikoa pribatizatzeko pauso bat da erreforma». Udalak hiru adierazpen bere egin ditu: «Enplegu publikoa suntsitzen duen erreformaren kontra azaltzea, ongizate estatuaren defentsa egitea eta sektore publikoaren erreformaren kontrako mobilizazioekin bat egitea». Aiora Perez de San Roman alkateak azaldu zuen mozioaren alde egitearen zergatia: «Erreforma honekin langileen eskubideak zapaldu nahi dira. Krisia sortu dutenek orain murrizketak egin nahi dituzte. Funtzionatzen ez duen sistema ekonomiko honen aurrean, ekonomia errealago bat bultzatu behar dugu, herritarrengandik hurbilagoa eta euren mesedetarakoa izango dena». Mozio hori urtarrileko ohiko udalbatzarrean lantzea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk eta H1ek aztertzeko denbora eskatu zuten. Bilduk, haien proposamena onartu eta ezohiko plenoa deitu zuen —herenegungoa— mozioa lantzeko. Ez EAJko [...]

admin

Ehiza debekatu du udalak eguraldia hobetu bitartean

Eguraldia hobetu arte ehiza debekatu du udalak

admin

Asteburuko partidak

Futbola Ohorezko Erregionala. Tolosa-Oiartzun, bihar 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian. Bigarren Maila. Oiartzun-Abanto, bihar 15:45ean, etxean. Areto futbola Lehen Maila. Laskorain-Oiartzun, bihar 18:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian. Bigarren ...

admin

Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek saskibaloi derbia jokatuko dute bihar

Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek bihar arratsaldean jokatuko dute areto futboleko derbia, Bekoerrota kiroldegian. Partida 17:00etan hasiko da. Lezoarrak errenteriarrak baino postu bat gorago daude, baina zortzi puntuko arrakala dago euren artean. Hogei ...

admin

Asteburuko waterpolo partidak, bertan behera

Bi waterpolo partida jokatzekoak ziren asteburuan Azken Portu kiroldegian, ligako ohiko partida larunbatean, etaKutxa Finala Trofeoa igandean. Edozein modutan, Irungo Udalak jakianarazitakoaren arabera, denboralea dela eta, bertan behera uztea erabaki ...

admin

Bigarren sailkatua bisitatuko dute berdeek

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak laugarren sailkatuarekin galdu zuen iragan asteburuan, eta bigarrena bisitatuko du bihar. Lau talde daude azkenaurreko postuan berdinduta, eta ataka horretatik ateratzeko Salamancako Perfumerias Avenidaren kontrako p...

admin

Erraustegiaren moratoriaren alde dagoela berretsi du Udalbatzak

Sozialistek mozioa aurkeztu dute, baina ez da atera; ume lapurtuei buruzkoa onartu dute, hau ere sozialistena Pasaiako Udalak errauste plantaren moratoriaren aldeko jarrera berretsi zuen herenegun Antxoko Kultur Etxean egindako osoko bilkuran. PSE-EEk zabor bilketaren gaineko mozioa aurkeztu zuen, Amaia Agirregabiria alkateak San Markos Mankomunitatean atez ateko bilketaren alde egin izana salatzeko. Izaskun Gomezek aurkeztu zuen mozioa; bere ustez, “atez atekoa bosgarren edukiontzia baino zikinagoa da, hogei urteko atzerapausua ekarri eta hiritarrentzako gainkostua suposatuko luke”. Horregatik guztiagatik, udal gobernuari “arduragabeki” jokatzea leporatu zion Gomezek, eta Gipuzkoak erraustegia behar duela adierazi zuen: “Laster Bizkaiak ez ditu zabor gehiago jasoko, elkartasunaren iturria moztuko du, Gipuzkoak adostutakoa betetzen ez duela ikusita”. Bi taldek bozkatu zuten mozioaren alde, testua aurkeztu zuen talde sozialistak, eta jeltzaleak. EAJko Nahikari Oterminen ustez, gizarteari “birziklatzeko konpromisoa” irakatsi behar zaio, sortzen den zaborra gutxiago izateko. Atez atekoari buruz eman dituzten datu batzuk “miraria” diruditela gehitu zuen Oterminek. Mozioa ez zen aurrera atera, gehiengoa duten Bilduk eta Ezker Batuak kontra egin zutelako. Udal gobernuaren izenean Bilduko Oihane Oronozek hondakinen bilketa sailkatuaren aldeko jarrera berretsi zuen, eta urriko udalbatzarrean errauste plantaren moratoriaren alde bozkatu zuela gogoratu zien sozialistei. “Gure erabakia argia da, zaborra ‘0’ izatea”, esan eta bilketa sailkatuarekin birziklatzea handitzen [...]

admin
Gehiago