Hondartza auzoari buruzko erreportaia argitaratu du Boga astekariak
Hamarkada bateko eztabaidaren ondoren, eta behin baino gehiago zenbakiei erreparatu ondoren, Itsas etorbidea berritzeko lanak hasi dira Hendaian. Beharra zuen. Batetik, zaharra geratu delako, eta, bestetik, gaur egungo bisitariek ez dituztelako duela ehun urtekoek zituzten beharrak. Baina, zer zegoen Itsas etorbidearen aurretik, zer XX. gizaldiko hasieran Hondartza auzoa eraikitzen hasi baino lehen, nola zen hura euskal estiloko jauregiak ez zeudenean? Izan ere, gutxik dakite XIX. mende amaiera arte ingurune hori dunek osatzen zutela eta Zokoburu aldean, kirol kaia dagoen alde horretan, ura besterik ez zegoela… Ikus erreportaia
Hamarkada bateko eztabaidaren ondoren, eta behin baino gehiago zenbakiei erreparatu ondoren, Itsas etorbidea berritzeko lanak hasi dira Hendaian. Beharra zuen. Batetik, zaharra geratu delako, eta, bestetik, gaur egungo bisitariek ez dituztelako duela ehun urtekoek zituzten beharrak. Baina, zer zegoen Itsas etorbidearen aurretik, zer XX. gizaldiko hasieran Hondartza auzoa eraikitzen hasi baino lehen, nola zen hura euskal estiloko jauregiak ez zeudenean? Izan ere, gutxik dakite XIX. mende amaiera arte ingurune hori dunek osatzen zutela eta Zokoburu aldean, kirol kaia dagoen alde horretan, ura besterik ez zegoela…