Gorago igotzeko Oñatin irabazi behar du Pasaiak

Aloña Mendi menderatu eta aurretik dituen Anaitasunak, Tolosak eta Beriok gauza bera ez egitea, hori da Ohorezko Mailako Pasaiak asteburu honetarako duen plana. Baina lehenengo Oñatin irabazi behar dute; Aloña zortzigarren tokian dago sailkapenean, ...

Aloña Mendi menderatu eta aurretik dituen Anaitasunak, Tolosak eta Beriok gauza bera ez egitea, hori da Ohorezko Mailako Pasaiak asteburu honetarako duen plana. Baina lehenengo Oñatin irabazi behar dute; Aloña zortzigarren tokian dago sailkapenean, baina gol gutxi jasotzen ditu, Pasaiak berak baino gutxiago, batez ere etxeko partidetan. Partida etzi izango da, 16:30ean Oñatiko Azkoagain zelaian. Ohi bezala, autobusa jarriko dute Oñatira joan nahi dutenentzako. 14:00etan abiatuko da, Markesinatik.

Kadeetan derbia, Trintxerpen
Lehen Mailako taldeak bihar jokatuko du, Martutenen, eta Gazteen Mailakoa etxean, Añorgaren aurka. Kadeteetan pasaitarren arteko derbia jokatuko dute igandean; 12:00etan izango da, Andonaegin.

Bestela, Pasaia taldeko arduradunek jakitera eman dutenez, honako zenbakia izan da Mariskadaren sariduna: 834, 41 eta 42 serietakoa.

Pasaia taldearen asteburuko partidak

Erregional Ohorezko Maila

  • Aloña Mendi-Pasaia. Etzi, 16:30ean, Azkoagainen (Oñati).

Erregional Lehen Maila

  • Martutene-Pasaia. Bihar, 15:30ean, Martutenen.

Gazteen Lehen Maila

  • Pasaia-Añorga. Bihar, 12:00etan, Don Boscon.

Kadeteen Lehen Maila

  • Txintxerpe-Pasaia. Etzi, 12:00etan, Txintxerren.

Haurren A Maila

  • Amara Berri-Pasaia. Bihar, 10:30ean, Martutenen.

Haurren B Maila

  • Pasaia-Internacional. Bihar, 10:00etan, Don Boscon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.