Trenbideen elektrizitate horniketa hobetuko dute

Adif Espainiako trenbide sareen mantenu eta kudeaketaz arduratzen den enpresak dagoeneko Plaiaundiko trenbideetako elektrizitate horniketa hobetzeko lanak hasi ditu. Guztira, 406.000 euro pasatxo inbertituko ditu, batik bat, trenbideetako argiztapen do...

Adif Espainiako trenbide sareen mantenu eta kudeaketaz arduratzen den enpresak dagoeneko Plaiaundiko trenbideetako elektrizitate horniketa hobetzeko lanak hasi ditu. Guztira, 406.000 euro pasatxo inbertituko ditu, batik bat, trenbideetako argiztapen dorreetara bideratzen den elektrizitate horniketa hobetzeko, baita Irungo zenbait geltokietara bideratzen dena ere.

Lanei esker, elektrizitate konpainiaren horniketa arazoak daudenean funtzionatzen jarraituko dute trenek. Horrez gain, energia kontsumoa ere optimizatuko dute. Lanak hamalau egunetan egitekoa da Agrupacion de Enpresas Automatismos Montajes y Servicios (AMS) taldea.

Elektrizitatearekin lotutako beste hainbat lan ere egin zituen Adifek iaz Irungo geltokian. Horretarako, 360.000 euro inbertitu zituen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.