Itsas Gelak itsas ingurumenaren aldeko boluntarioak bilduko ditu

Itsas Gelak Ingurumen Boluntarioen Topaketa antolatu du biharko, Mater itsasontzi museoan. Hurbiltzen direnek, azken urteetan Itsas Gelak garatutako ekintzak ezagutuko dituzte. Gainera, Azterkosta programaren barruan Jaizkibel eta Ulia mendien kostalde...

Itsas Gelak Ingurumen Boluntarioen Topaketa antolatu du biharko, Mater itsasontzi museoan. Hurbiltzen direnek, azken urteetan Itsas Gelak garatutako ekintzak ezagutuko dituzte. Gainera, Azterkosta programaren barruan Jaizkibel eta Ulia mendien kostaldean lortutako emaitzen ebaluaketa egingo dute.

Biharko topaketa hemendik aurrerako egitasmoak azaltzeko ere baliatuko dute Itsas Gelakoek. “Proposamenak bilduko dira partaideen artean, guztion interesa eta arduretatik sortutako ekintzak garatzeko”, adierazi dute. Itsas Gelatik dei egin diete itsas ingurumenaren alde lan egin nahi duten pasaitarrei: “Itsas ingurumenaren alde jokatu nahi dutenei esaten diegu indarrak batzeko, eta topaketa honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu”.

Topaketa 17:00etan hasiko da, Mater ontzian bertan. Antolatzaileek aurreratu dute lekuak mugatuak direla, eta ezinbestekoa dela aldez aurrertik izena ematea. Bi modutara egin daiteke hori, telefonoz (619 81 42 25 zenbakira deituz), edo posta elektronikoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.