‘Kafe txinatarra’ antzezlana, igandean
Txalo Produkzioak taldearen Kafe txinatarra antzezlana zuzenean ikusteko aukera izango da, igandean, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Itsas Etxeko auditoriumean . Antzezlana euskaraz izango da eta sarrerak Arma plazako turismo bulegoan eta kirol kaik...
Txalo Produkzioak taldearen Kafe txinatarra antzezlana zuzenean ikusteko aukera izango da, igandean, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Itsas Etxeko auditoriumean . Antzezlana euskaraz izango da eta sarrerak Arma plazako turismo bulegoan eta kirol kaiko turismo bulegoan eros daitezke, larunbata arte, 10:30etik 13:30era goizez eta 15:30etik eta 19:00etara arratsaldez. Emanaldiaren egunean ere ordubete lehenagotik eros daitezke, Itsas Etxean.

