Emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak eskaintzen dituzte. Azken horiek gehienbat, krisia dela eta. Proiektu berriak ere badituzte. Iñaki Retegik (Oiartzun, 1984) eta Nagore Fernandezek (Donostia, 1979) Izeberg taldea osatzen dute. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte, eta ezkontzak ere girotzen dituzte. Hainbat proiektu dituzte esku artean, eta horien berri eman diote HITZAri. Noiz sortu zenuten Izeberg? Iñaki Retegi: Duela hiru urte elkartu ginen. Hasieran, hiru pertsonek osatzen genuen taldea. Nagore Fernandez: Gero biak bakarrik geratu ginen. Ni ahotsa naiz eta gitarra, eta Iñakik teklatua jotzen du. Hainbat emanaldi mota eskaintzen dituzue, ezta? Fernandez: Hori da. Nagusiki, bi emanaldi mota eskaintzen ari gara azkenaldian: emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak. Retegi: Akustikoena da erronka nagusia guretzat, dena zuzenean egiten dugulako. Abestien bertsioak dira, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Hala ere, krisia dela eta, ez ditugu hainbeste emanaldi egiten halakoak. Fernandez: Gero, ezkontzena dago. Hori zen gure hasierako asmoa. Emanaldia, dituen ezaugarriengatik, errazagoa da guretzat, baina bestea bezain garrantzitsua. Orain, beraz, ezkontzetakoa egiten duzue gehienbat. Retegi: Bai, eta eskaintza berezia egiten dugu. Ezkongaiekin egoten gara zer musika nahi duten zehazteko, hasteko. Gero, emanaldia prestatzen dugu: zuzeneko musika, karaokea eta disko jartzaile lanak ere egiten ditugu prezio berean. Fernandez: Gauza gehiago ere eskaintzen ditugu, bezeroak nahi izanez gero: ezkontzako abestian [...]
Pasa den asteko plenoan mahai gainean utzitako hiru gai jorratuko dituzte gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian egingo duten ezohiko udalbatzarrean. Honakoak dira gaiak: Sektore publikoaren erreformari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa; udal ondasu...
Beteranoen Mailan lehen eta hirugarren postuak lortu dituzte; Haurtzarok atletismo taldea osatu du Donostiako Nazioarteko Krosa jokatu zuten igandean Lasarten, eta Beteranoen Mailan (35 urtetik gorakoena) oiartzuarrak izan ziren garaile. Lehen postua Asier Urdanpiletak lortu zuen, eta Xabier Eskuderok hirugarrena. Gainera, Mikel Hoyos bosgarrena izan zen, eta Felipe Mitxelena zazpigarrena. Lau korrikalari horiek Haurtzaro Atletismo Taldekoak dira. Aurten, lehen aldiz, beterano taldea osatzea lortu dute Haurtzaron. Proba gogorra izan zen, eguraldiak ez baitzuen batere lagundu. Hala ere, haurrak ere ausartu ziren parte hartzera. Haurtzaro Atletismo Taldeko 11 haur atera ziren korrika: zazpi mutil eta lau neska. Euren onena eman zuten, eta oso ondo pasatu zuten.
Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbatean Mondragonen aurka, Don Boscon jokatutako 19. jardunaldiko partidan (1-1). Puntu horri esker zuri-urdinek hamahirugarren tokiari eutsiko diote beste astebetez, atzeti...
Inauteriak gertu dira, eta herriko hainbat talde hasi dira ospakizun horiek prestatzen. Hala, Euskal Dantzazaleak taldea hasi da Inauterietako ostiralean egingo duten Akelarre Gaua prestatzen. Astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Deia egin diete Euskal Dantzazaleek Lezoko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako dantzariei, bertara hurbil daitezen. Adierazi dutenez, ez dira dantza zailak, eta “edozeinek har dezake parte”. Gainera, dei berezia egin diete gizonei, gutxi baitaude. Triki poteoa eta barrikotea Otsailaren 17an, 20:30ean hasiko da Akelarre Gaua. Bukatzean, triki poteoa egingo dute herriko tabernetatik zehar. Jaiarekin jarraitu nahi duenak, Uztarria tabernan egingo duten barrikotera joateko aukera du, hamabost euroren truke.
Kontzejupea txiki geratu zen herenegun eguerdian. Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta, mutxikoak dantzatzeko aukera izan zen lehenengo aldiz herrian eta hamarnaka lagun elkartu ziren, herrikoak zein beste herrietatik hurbildutakoak. Hasi eta gutxira arazo tekniko batzuk izan ziren, minutu batzuk saioa etenarazi zutenak, baina arazoak konponduta, gogoz dantzatu zuten bertaratu ziren guztiak. Gustura ibili ziren dantzariak eta antolatzaileak.
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek ikasturteko bigarren zatirako izena emateko epea ireki dute, urte osorako bazkide egin ez ziren haurrentzat. Pasaiako ludotekak Udaleko Gazteria eta Kirol Arloaren zerbitzua dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 29ra arte izena emateko aukera egongo da, eta kuota 24,95 eurokoa da, eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharrekoa. Udaletik esan dutenez, “zerbitzuak oso harrera ona du; izan ere, orain arte 230 haur inguruk ludotekek prestatzen duten eskaintza gozatzen ari dira arratsaldero”. Hiru ludotekak ekainera arte izango dira zabalik. Astegunetan arratsaldez irekitzen dute (17:00etatik 18:30era, 8 urte artekoentzat, eta 18:30etik 20:00etara, 8 eta 13 urte bitartekoentzat); eta larunbatetan, goizez (11:00etatik 13:00etara, denentzat). Pasaiako Ludotekak Antxo. Azoka eraikina (telefono zenbakia: (943 51 06 45). Donibane. J. J. Otaegi plaza (943 51 72 90). Trintxerpe-San Pedro. Espinosa de los Monteros plaza (943 39 25 10).
Matxin Artzu kaleko lanak direla eta, larunbatetik eta astebetez, Itsas Etxeko anbulatorio aurrean dauden komertzioetara ezingo da sartu. Beraz, zonalde horretako dendek ateak ixtea erabaki dute.Izan ere, lanengatik bertako espaloi osoa ezin izango dute erabili herritarrek, eta ondorioz, kalea itxi egingo dute oinezkoentzako. Aste Santura arte, Portuko elizaren aurrean hasi eta Matxin Artzu kalearen amaierara arte egingo dituzte lanak, Zuloaga kalearekin bat egiten duen gunera arte. Bilduren iritzia Gauzak horrela, hiritarren partaidetza nabarmendu du Hondarribiko Bilduk. «Bilduk zoriondu nahi ditu Matxin Artzu kaleko dendariak, inolako arazorik sortu gabe, bertan lanak egiten ari diren enpresa eta langileekin, otsailaren 4tik 11ra dendak itxita edukitzeko akordiora iritsi direlako». Dendariek, enpresa eta langileekin akordioa lortu ondoren, horren berri udalari berri eman, eta udalak neurria onartu zuen. «Bilduk berriz ere adierazi nahi du hiritarrei parte hartzeko bide emanez gauzak askoz errazago konpontzen direla. Hondarribiko alkateak eta gobernu batzordeko kideek, dirudienez, ez dute oraindik hori ulertu», adierazi dute.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, Hondarribiko odol emaileek hilabeteroko saioa izango dute bihar arratsaldeko sei eta erdietatik bederatzietara Kasino Zaharrean. Deia odol emaileentzat ez ezik, aurrerantzean emaile izan nahi dutenentzako ...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du etzi Itsas Etxeko Auditoriumean. Arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta sarrerak gaurtik eros daitezke Arma plaza eta kirol kaiko turismo bulegoetan, hamabost euroan. Gainera, etzi ere, saioa hasi bai...
Iñigo Lavado sukaldari irundarrak Madrid Fusion nazioarteko gastronomia goi bileran parte hartu zuen pasa den astean. Ficobako jatetxeko sukaldariak Las cartas inteligentes, aperitivos y primeros platos con queso (Karta inteligenteak, aperitiboak eta ...
Gazte Izanak elkarteak urteko batzar nagusia egingo du hilaren 23an, 17:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Gai hauek jorratuko dituzte: Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu; elkarte buruaren txostena; diru balantzea; lehendakari berria aukeratu...
leire alkala hibaikako arraunlariari elkarrizketa
Lezoko Udaltzain Taldeak oharra atera du urtarrilaren 24an Hitza-n adierazitakoaren aurrean. Hala lau puntuko oharra sinatu dute langileek, publikoki jakinarazi nahi dutena adierazteko. Esan dutenez, egun pairatzen duten egoera “ezin zaiola udal ...
Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak ezin izan dio bolada onari eutsi. Bederatzigarren partida galdu gabe lortzeko asmoarekin atera ziren Bekoerrotako kantxara larunbatean. Concepto Createh taldea jaso zuten, eta partida oso lehiatua izan zen: 3-4 ir...
Erregional Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun Lesakan, Beti Gazteren kontra (2-3), eta sailkapenean jauzi handia eman du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri-gorriak, donostiarrekin berdinduta.O...
Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietaren aurka. Ez zuen hutsik egin (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde ...
Atzo arratsaldean egin zuten urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta zazpi mozio zeuzkaten eztabaidatzeko zinegotziek. Horien artean, PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen, eta aho batez aurrera atera zen. Haatik, mozio bakarra baztertu zute...
Aste honetan aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izena emateko dauden aukerei eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dizkiete hala nahi duten emakume guztiei. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urteti...