2012/1

Zuberoako itzuliko hirugarren etapa egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak igandean

Jaizkibel Mendizale Taldeak mendi irteera antolatu du heldu den iganderako, hilaren 29rako. Zuberoako itzuliaren hirugarren etapa izango da, Ospitalepetik Eskiulara doana. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da eta, mendi taldetik esan dutenez, “malda aipagarririk gabea”. Irteera 07:00etan izango da, Pasai Antxotik; autobusa Iztietan hartu nahi duenak lehenago gosaldu beharko du, 06:45ean pasako baita handik. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezake, asteazken edo ostiralean. Bestela, elkartearen webgunean aurki dezake informazioa.

admin

30 orduko lana, 11 minutuko bideo batean

Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilari oiartzuarraren bideo batek sarean. Timelapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, 11 minutuko bideo batean 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua laburbildu du. Aitor lagunari eskaini...

admin

Real Unionek beste itxura bat eman eta puntu bat ekarri du Ipuruatik

Azken asteotako bolada txarrari agur esan zion larunbatean Real Unionek, sailkapeneko hirugarren den Eibarren etxean puntu bat lortuta (1-1). Txuribeltzek partida serioa jokatu zuten, eta azken minutuetan adore handia erakutsi zuten; izan ere, Eibarrek...

admin

Ehunka herritarrek adierazi diete elkartasuna zigortutako sei gazteei

Hona atzoko manifestazioaren gaineko informazioa.  

admin

Peio Cazorla ongi judoko Gazte Mailako Gipuzkoako lehian

Hilaren 15ean Gazte Mailako Gipuzkoako judo txapelketa jokatu zuten Tolosan, eta Peio Cazorla Sayoa judo taldeko kideak maila ona erakutsi zuen. Borrokak ippon bidez irabazi zituen, denboraldi hasiera ona berretsiz. Gazte Mailako eskolarteko jardunaldi...

admin

Auto bat erre da Santa Klara kalean

Gaur eguerdian, 14:20 aldera, auto batek su hartu du Santa Klara kalean. Autoaren jabeak azaldu duenez, haizagailutik kea sartzen hasi zaio auto barrura, eta Santa Klara kalean sartu da aparkatzeko asmoz. Bide erdian, baina, motorretik ke asko ateratze...

admin

PSOEk Paul Abasolori indultoa eman zion, azken Ministro Kontseiluan

PSOE agintean zela eginiko azken ministro kontseiluan Espainiako Gobernuak Paul Abasolo Real Unioneko jokalari ohiari indultu partziala eman zion, eta bi urtera jaitsi hiru sexu erasorengatik zeukan zigorra. Hiru urte eta hiru hilabeteko espetxea zeukan betetzeko Abasolok, baina kartzelara joateko zegoen oraindik. Espainiako Gobernuaren erabakiak zuzeneko ondorioa izango du: bi urtean utzi diote zigorra, eta, aurrekaririk ez daukanez, ez du espetxera joan beharrik izango. Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak sinatuta dago agindua. Bi baldintza jarri dizkiote indultuan: sexu heziketako ikastaroetan parte hartzea eta deliturik ez egitea lau urtean. Gernikan (Bizkaia) eraso zien emakumeei Abasolok, kale erdian, 2006an eta 2007an. Bost andrek jarritako salaketen harira atzeman zuen Ertzaintzak. Kartzelan sartu zuten behin-behinean eta bost hilabete egin zituen preso. Atxiloketak zeresan handia eman zuen, Real Union futbol taldeko jokalaria baitzen garai hartan Abasolo. Aurrez beste hainbat taldetan ere aritua zen; besteren artean, Bilboko Athleticen, gazte mailan.

Bi urte baino gehiagoko zigorra izanagatik ere, kartzelara joateko zegoen, helegitea jarrita zeukalako. Bitartean futbolean jokatzen jarraitu du —Oviedo taldean aritzen da—, eta jarraitu ahalko du, Espainiako Gobernuaren erabakiz ez baitu joan beharko espetxera. Salbuespeneko neurria Indultua, berez, salbuespeneko neurria da, eta emakumeen aurkako erasoetan eta horrelakoetan ez dute eman izan. Delitu bakarra egin duten kasuan eman ohi [...]

admin

Itsas etorbideko lanengatik aldaketak, oinezkoentzako

Itsas etorbideko lanak direla eta, urtarrilaren 23tik goiti, oinezkoek talasoterapiaren aitzineko espaloia erabili beharko dute, Mimosa eta Gurbitz karriken artean. Izan ere, hondartzarako sartzea eta oinezkoentzako pasealekua obretan izanen dira gune...

admin

Aurrekontuen aurkezpen publikoa eta osoko bilkura atzeratu dituzte

Irungo udalak aldundiari foru funtsatik itzuli behar dion diru kopuruaren berriskupenak joan den astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurrerapena berraztertzera behartuko du eta, ondorioz, udal kontuen osoko bilkura atzeratu behar izan dute. Irailean udaleko eta aldundiako arduradunek eginiko bileran itzuli beharreko kopurua 3 milioi izango zela aurreikusi zuten, baina likidazioaren ondoren aldundiak jaso duena uste baino gutxiago izan zenez, udalek foru funtsatik jasotako kopurutik espero baino gehiago itzuli beharko dute, 4.300.000 euro Irungoak: “Irailean egin genuen lehen bilera batean esan ziguten aurreikuspenen arabera 3 bat milioi izango zirela itzuli beharko genituenak.  Eta orain itzuli beharreko diru-kopurua igo egin da, ia %50″ azaldu du Miguel Angel Paez udal kontuen arduradunak. Hori horrela, udal gobernuak uste du 2012rako aurrekontu aurrerapenean iragarritako diru sarrerak ez direla beteko; Jose Antonio Santano alkateak dokumentua berraztertzea ezinbestekoa izango dela uste du: “2011ko likidazioaren ondoren Foru Aldundiak Iruni ematen diona 30 milioi badira, esan liteke guztiz ezinezkoa izango dela urte honetarako egina ziguten aurreikuspena lortzea, aurreikuspenaren arabera iragartzen bait ziguten 33 milioi eta erdi esleituko zigutela; horregatik uste dugu zentzuzkoa dela aurrekontuen zirriborroa berriz aztertzea eta zuhurrago jokatzea”. Egoera kezkagarria Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileekin bildu zen herenegun alkatea, sortu den egoerarengatik kezka agertu, eta kontuen osoko [...]

admin

Mungiako txapela, Karmele Mitxelenarentzat

Pasa den asteburuan (hilaren 14-15ekoan),  lehen saria eskuratu zuen Karmele Mitxelenak, Mungiako (Bizkaia) XIV. San Antontxu bertsopaper txapelketan. Hona albistea.

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Real Unionek Ipuruan lortutako berdinketa, B taldearen gol sorta Elgoibarren aurka, Irungo Gaztiak-en garaipen estua eta Leka Eneako neskek lider Collosaren kontra eginiko partida ona dira azken asteburuko emaitza aipagarrienak: Futbola Bigarren B Mail...

admin

Ehunka herritarrek adierazi diete elkartasuna zigortutako sei gazteei

manifestazioaren bideoa egin du oarsoaldean gazte 1+ ez mugimenduak

admin

Urtarrilak 21 eta 22ko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Bera Bera Gros-Oiarso 67-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Hiercor Goierri-Oiarso 111-78. Eskubaloia Senior emakumeak. Lehen maila. Zarautz-Ereintza 20-1...

admin

Lizeoaren egoitza inauguratu dute

Atzo goizean inauguratu zuten Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko egoitza. Saldise plazatik ikastola berriraino kalejira egin ondoren, ekitaldia egin zuten eraikin berriaren jolastokian. Bertan, Lizeoko ordezkariez gain, Lezoko alkateak eta Jaurlaritzako ordezkariak hitz egin zuten. Porrotx pailazoak, Boxton eta Boxtinekin batera, ikuskizuna egin zuen, eta zinta moztu zuten. Horren ondoren bazkaria egin zuten egoitzan bertan. 200 lagundik gora izan ziren bertan, giro onean.

admin

Zigortutako gazteei babesa emateko manifestazioa egingo dute bihar

Bihar eguerdian manifestazioa egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu dituen herriko sei gazteei babesa emateko, eta euskal gazteria “libre eta legala” aldarrikatzeko. Manifestazioa Lartzabalgo anbulatoriotik irtengo da, eta Agir...

admin

Saldise gogoan izan dute Donibanen eta Lezon

Gaur goizean Karlos Saldise gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Saldise orain dela 32 urte hil zuen Batallon Vasco Españolek Lezon. Lehendabizi, lore eskaintza egin diote jaioterrian, Pasai Donibanen. Ondoren, mendi martxa egin dute Lezoraino, ...

admin

Badiako eremu berdeak berrituko dituzte

  Txingudi badiako berdeguneak zaharberritze lanak eginen dituzte, Kontsulatu zaharra eta biribilgune berriaren artean. Herriko Etxetik esan dute Badiaren etorbideko galtzadaren eta bidegorriaren bazterretan dauden hesiak “erregularki eraitsi eta moztu behar direla, eremu publikoaren erabiltzaileak ez trabatzeko”. Hala, “oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen arteko hesiak berriz itxuratzeko eta beheititzeko asmoa” iragarri dute, “ur eremura bista berriak irekitzeko xedearekin”. Aldi berean, egoera txarrean dauden astigar xuriak ordezkatuko dituzte; ordezkapena aurten hasi eta 5 urtez egingo dute, aldiro 4 eta 10 zuhaitz artean aldatuko dituztelarik. Gehiegizko kimaketen ondorioz zuhaitz horietako batzuk ahultzen hasi direla eta onddo egur jale batek eraso dituela esan dute herriko etxetik. Azkenik, landare bizikor eta zuhaixka loredun multzoak sortuko dituzte oinezkoentzako zeharkabideen artean, eta berrogeita hamar bat zuhaitz altu landatuko dira, besteren artean pinazi-pinuak eta zurbeltzak.  

admin

Gizon bat atxilotu dute, gasolindegi batean beste bat jipoitzeagatik

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Lezoko gasolindegi batean, ustez beste bat jipoitzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, 19:15ean dei bat jaso zuten, bi kamioilariren arteko borroka zela eta. Ertzainak bertaratu zirene...

admin

Katu Kaleren kontra lehiatuko da Saskilagunak

Bihar jokatuko du 10. jardunaldiko partida Helduen 3. Mailako Saskilagunak-ek. Eibarko Ipurua kiroldegian Katu Kale taldea izango du aurrean, 18:30etik aurrera. Gazteak, aldiz, igoera fasea jokatzen ari dira. Lehen taldeak Zast Zke izango du kontrario ...

admin
Gehiago