2012/1/30

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila CD Alaves-Real Union 3-2 Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Real Union 0-2 Behobia-Berio 2-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Euskalduna 2-3 Dunboa Eguzki-Ostadar 0-1 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Villa de Aranda ...

admin

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan saritu dute Karmele Mitxelena

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin zuten larunbat eguerdian. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak jaso zuen, Karminezko pintzela lanagatik.

admin

Antxoko Jai Batzordea bilduko da asteazkenean

Etzi, otsailaren 1ean, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du azokan, arratsaldeko zortzietan hasita. Bileraren asmoa jai ereduaren inguruan haunartzea izango dela esan du Juanra Canok, Pasaiako Kultura zinegotzi eta Antxoko festetako arduradunak: &#8...

admin

Donibanek ez zuen hutsik egin Urnietan

Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietakoren aurka (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde beraren kontra, eta...

admin

Beti Onaren zelaian garaipena lortu du Sanpredrotarrak

Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarrak Beti Onaren zelaian, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra, baina, aurreko astean liderraren aurka...

admin

Langabeak bilera egiten ari dira Herriko Plazan

Pasa den astean egin bezala, Oreretako Langabeen Batzarra antolatu dute gaurko Herriko Plazan, eta oraintxe egiten ari dira. Besteak beste, dekalogo bat aurkeztu dute, eta eskualdeko beste herrietan ere batzarrak egitearen beharra nabarmendu dute.

admin

Hirugarren jarri da Pasaia, Lesakan hiru puntuak lortu eta gero

Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lesakan, Beti Gazteren aurka (2-3) eta sailkapenean jauzi handia ematea lortu du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri gorriak, beriotarrekin berdinduta. Sailk...

admin

Ondo aritu arren, garaipenik gabe itzuli da Union etxera

Mendizorrotzako zelaian aritu zen Real Union futbol taldea larunbatean, Deportivo Alavesen kontra. Ez zuen partida txarrik egin Unionek, baina talde arabarrak sartutako bi penaltik garaipena eman zien etxekoei. Unionen hasierako hamaikakoak honako joka...

admin

1952an jaio zirenen bazkaria, otsailaren 4ean

Larunbat honetan, otsailaren 4ean, 1952an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute. Oriotarra jatetxean izango da, 14:30etik aurrera. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 49 62 telefono zenbakira deitu behar du (Dani).

admin

Leire Alcala Espainiako txapeldun da ergometroan

Leire Alcala Hibaikako arraunlari errenteriarra 23 urtez azpikoetan Espainiako txapeldun da ergometroan. Asteburuan egin dute proba hori Madrilen, eta berak egin du denborarik onena: 2.000 metro egiteko 7, 10 minutu egin behar izan zituen. Bigarren sai...

admin

“Langabeen erantzuna zabalagoa izan behar da”

Jokin Etxeberriak Oreretako Langabeen Asanblean parte hartu du gaur eguerdian. Herrian dagoen langabe kopurua kontuan hartuta zerbait antolatzeko garaia bazela adierazi du. Hala eta guztiz ere, “triste” geratu da jendearen erantzunarekin, “4.000 langabe egonda, 40 bildu garelako”. Aurrera begira, “langabeen erantzunak zabalagoa” izan behar duela iritzi dio.  

admin

Erdizka, jauzi, pika eta ebats!

Kontzejupea txiki geratu zen atzo. Mutxikoak dantzatzeko aukera izan zen lehenengo aldiz herrian eta hamarnaka lagun elkartu ziren, herrikoak zein beste herrietakoak. Hasi eta gutxira arazo tekniko batzuk izan ziren, minutu batzuk saioa etenarazi zutenak, baina arazoak konponduta, gogoz dantzatu zuten.  

admin

Urtarrilak 28 eta 29ko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Oiarso-Erroibide 39-26. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Donosti Dolphins 68-80. Eskubaloia Senior emakumeak. Lehen maila. Ereintza-Bera Bera 27-30. ...

admin

Trintxerpek berdinketa eskuratu zuen Mondragonekin

Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbatean Mondragonen aurka, Don Boscon jokatutako 20. jardunaldiko partidan (1-1). Puntu horri esker zuri urdinek hamairugarren tokian jarraituko dute beste astebetez, Hondarribiaren au...

admin

Shotta raperoaren emanaldia larunbatean Kontadores gaztelekuan

Donostikluba zirkuituaren barruan, Shotta MC-a Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuan izango da otsailaren 4an. Sevillako rapero ezagunak Profundo goiburuko azken diskoa aurkezten. Aurretik El cabron del barrio taldea ariko da. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte sarean, ticketmaster zerbitzuaren bitartez. Edonola ere nahi duenak kontzertuaren egunean bertan eros dezake, Kontadoresen. Ateak 20:20ean irekiko dituzte; ordu erdi beranduago hasiko da El cabron del barrioren saioa eta 21:45ean Shottaren kontzertua.

admin
Gehiago