Milioitik gora bisita izan ditu udalaren webguneak 2011n
1.017.107 bisita izan ditu Irungo Udalaren www.irun.org webguneak 2011n. Hala, 2010 urtearekin alderatuz, %16,19 hazi da bisiten kopurua. Bisitariek gehien erabili dituzten zerbitzuak —hasierako orria izan da ikusiena—, Gazte Informazio Bulegoaren ...
1.017.107 bisita izan ditu Irungo Udalaren www.irun.org webguneak 2011n. Hala, 2010 urtearekin alderatuz, %16,19 hazi da bisiten kopurua. Bisitariek gehien erabili dituzten zerbitzuak —hasierako orria izan da ikusiena—, Gazte Informazio Bulegoaren atala (43.207 erabiltzaile sartu dira), eta Zatoz Irunera ekimena (43.039 bisita) izan dira. Udalaren webguneak bisita gehien jaso zituen eguna Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren berri eman zuenekoa da: martxoan izan zen, eta Irunviren atalak 9.169 kontsulta izan zituen.

