Murixka dantza taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa egiten ari dira 16:30etik Gezala Auditoriumean. Bertan, bi taldetan banatuta, 7 eta 15 urte bitarteko neskak parte hartzen ari dira. A sailean 7 eta 11 urteko neskak ari dira dantzatzen, Punta M...
Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek. Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute. Julen Mendoza [...]
Bart lagun bat atxilotu dute Anaka kalean. Ertzaintzak 22:30ak inguruan dei bat jaso zuen kale horretan eztabaida bat zegoela eta. Ertzaintzak adierazi duenez, bertara iritsi zirenean, pertsona bat lurrean etzanda topatu zuten eta erori egin zela esan ...
Herrera Herrirak, beste hainbat taldek eta eragilek bezala, Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Txostenari alegazioak aurkeztu dizkio. Alegazio horien mamia da txosten hori egiterakoan Portuak ez dituela herritarren iritziak kontuan hartu, ...
Bihar Kalean Kantuz ekimenaren beste saio bat izango da Azeri Elkartean parean, 12:00etatik aurrera. Biharko saioan, gainera, Benito Zubeldiak eta Aitor Ansak hartuko dute gidaritza; Ion Ugartek eta Arantxa Lasaldek eman diete lekukoa bost urte eta gero. Hemendik aurrera, euskaraz abestu nahi duenak hilabeteko laugarren igandean izango du horretarako aukera Hondarribian.
Futbola Erregional Ohorezko Maila. Trintxerpe-Mondragon, gaur, 16:00etan, Don Boscon Beti Gazte-Pasaia, bihar, 16:30ean, Lesakako Mastegi zelaian Erregional Preferente Maila. Beti Ona-Sanpedrotarra, gaur, 16:15ean, Errenteria-Oreretako Beraungo fut...
Otsailaren 11n Kaldereroen konpartsa Irunen ibiliko da eta dena ondo atera dadin, entsegua egingo dute datorren ostegunean (otsailak 2). Irungo Atsegiñak duen lokalean egingo dute entsegua, 19:30etik aurrera.
1.017.107 bisita izan ditu Irungo Udalaren www.irun.org webguneak 2011n. Hala, 2010 urtearekin alderatuz, %16,19 hazi da bisiten kopurua. Bisitariek gehien erabili dituzten zerbitzuak —hasierako orria izan da ikusiena—, Gazte Informazio Bulegoaren ...
Gaur, 10:00etan, Errenteria-Oreretako hainbat gazte bertako gaztetxean bildu dira, helburu batekin: bertan eskaladarako boulderra egitea. Gogotsu hasi dira lanean, baina aldez aurretik bazituzten hainbat gauza prestatuta. Honako bideoan ikus daitezke p...
Bixintxoak azken txapan sartu dira eta gaurko ekitaldi nagusia herri kirolena izango da. Ez da edonolako erakustaldia izanen, markak hausten saiatuko baitira kirolariak. Xabier Ostiz 210 kiloko harri angeluzuzenarekin saiatuko da. Sebastien Martikorena...
Otsailaren 12an Iñudeak eta Artzainak izango dira Irunen, eta desfilean parte hartzeko interesa duenak bihar Eraiki Dantza Taldearen egoitzara (Behobian) joan behar du 12:00etan.