Markak hausten saiatuko dira herri kiroletan
Bixintxoak azken txapan sartu dira eta gaurko ekitaldi nagusia herri kirolena izango da. Ez da edonolako erakustaldia izanen, markak hausten saiatuko baitira kirolariak. Xabier Ostiz 210 kiloko harri angeluzuzenarekin saiatuko da. Sebastien Martikorena...
Bixintxoak azken txapan sartu dira eta gaurko ekitaldi nagusia herri kirolena izango da. Ez da edonolako erakustaldia izanen, markak hausten saiatuko baitira kirolariak.
Xabier Ostiz 210 kiloko harri angeluzuzenarekin saiatuko da. Sebastien Martikorena 175 kiloko zilindro modernoarekin. Horrez gain, Marianne Bouvarden eta Jimmy Orsztynowicsen arteko lehiaketa izango da 51 kiloko bolarekin. Aizkorarekin ere lehia ikusgarria izanen da: Peio Etxeberria-Arthur Van der Putten bikotea Ibai Telletxea-Guillaume Teilagorri bikotearen kontra arituko da (Lurrama azokaren errebantxa).
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Gaur
15:00. Herri kirolak Daniel Ugarte pilotalekuan.
Bihar
09:30. Sukalki lehiaketa Merkatu zaharrean.
10:00. Txistularien alrdea hiri-barnean.
10:30. Meza San Bixente elizan.
11:30. Mutxikoak eta fandango lehiaketa, Merkatu Zaharreko plazan.
12:30. Sukalki lehiaketaren amaiera eta epaimahaikideen dastaketa.
13:30. Sukalki bazkari herrikoia, Josenri taldeak alaiturik, Merkatu Zaharrean (txartelak salgai Turismo Bulegoan eta Besta Komitean).


