Kalean Kantuz bihar, protagonista berriekin
Bihar Kalean Kantuz ekimenaren beste saio bat izango da Azeri Elkartean parean, 12:00etatik aurrera. Biharko saioan, gainera, Benito Zubeldiak eta Aitor Ansak hartuko dute gidaritza; Ion Ugartek eta Arantxa Lasaldek eman diete lekukoa bost urte eta gero. Hemendik aurrera, euskaraz abestu nahi duenak hilabeteko laugarren igandean izango du horretarako aukera Hondarribian.
Bihar Kalean Kantuz ekimenaren beste saio bat izango da Azeri Elkartean parean, 12:00etatik aurrera. Biharko saioan, gainera, Benito Zubeldiak eta Aitor Ansak hartuko dute gidaritza; Ion Ugartek eta Arantxa Lasaldek eman diete lekukoa bost urte eta gero.
Hemendik aurrera, euskaraz abestu nahi duenak hilabeteko laugarren igandean izango du horretarako aukera Hondarribian.