Ertzain bat erasotzea leporatuta lagun bat atxilotu dute
Bart lagun bat atxilotu dute Anaka kalean. Ertzaintzak 22:30ak inguruan dei bat jaso zuen kale horretan eztabaida bat zegoela eta. Ertzaintzak adierazi duenez, bertara iritsi zirenean, pertsona bat lurrean etzanda topatu zuten eta erori egin zela esan ...
Bart lagun bat atxilotu dute Anaka kalean. Ertzaintzak 22:30ak inguruan dei bat jaso zuen kale horretan eztabaida bat zegoela eta. Ertzaintzak adierazi duenez, bertara iritsi zirenean, pertsona bat lurrean etzanda topatu zuten eta erori egin zela esan zieten. Iturri berak dioenez, tabernatik gizon bat atera zen eta ertzain bati bularrean kolpea eman zion. Momentu horretan, 39 urteko gizona atxilotuta eraman zuten autoritateko agente bati erasotzea leporatuta.