Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusiak, Larraitz Oñatibia eta Carlos Almirarentzat
Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek. Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute. Julen Mendoza [...]
Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik.
Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek.
Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute.
Julen Mendoza Errenteriako alkateak, bestalde, Ereintzaren ekimen hau eta urtean zehar egiten dituzten guztiak goraipatu ditu, eta alkate bezala denbora gutxi daraman arren, Ereintzak antolatutako hainbat ekimenetan parte hartu duela adierazi du, “horrek esan nahi du Ereintzak herriaren alde egiten duen lana handia dela. Eskertzekoa da egiten duten lana”. Halaber, Joxan Arbelaitzen oroimena bizirik irauteko Ereintzak egin duen lana goraipatu du Mendozak. Errenteria-Oreretako ipuinik onenei eman diete gaur Arbelaitzen izena daraman saria.
Ondoko bideoan, Larraitz Oñatibiaren adierazpenak, saria jaso eta berehala.