580 pertsona presoen aldeko karteladetan
Hilabete bakoitzeko azken ostiraletan bezala, euskal presoen eskubideen aldeko karteladak egin zituzten Oarso Bidasoko herrietan. Honakoak dira herriz herri jasotako datuak: Errenteria-Oreretan 245 lagun bildu ziren karteladan, Oiartzunen, 160; Irunen, 99; Hondarribian, 53; Antxon, 50; Lezon 45 eta San Pedro-Trintxerpen, 28. Donibaneko eta Hendaiako datuak ez ditu lortu OARSO BIDASOKO HITZAk.