Mus txapelketak antolatu dituzte Kurlinkak, gaur, eta Kamiok, bihar
Gaur gauean mus txapelketa antolatuko dute Hamarretxeta kaleko Kurlinka tabernan, 22:30ean hasita. Zortzi euro jarri behar ditu parte hartu nahi duen bikote bakoitzak. Txapelketa hasi aurretik eman behar da izena. Hamabi bikoterentzako lekua dago, gehi...
Gaur gauean mus txapelketa antolatuko dute Hamarretxeta kaleko Kurlinka tabernan, 22:30ean hasita. Zortzi euro jarri behar ditu parte hartu nahi duen bikote bakoitzak. Txapelketa hasi aurretik eman behar da izena.
Hamabi bikoterentzako lekua dago, gehienez. Finala jokatuko duten biek eta errepeskako irabazleak sariak izango dituzte.
Kamion, afari bat jokoan
Kamio tabernan ere mus txapelketa egingo dute. Bihar izango da, 16:00etatik aurrera. Lehen hiru bikoteek sari bana izango dute: gastronomi produktuen otar bat hirugarren bikotearentzat, otsailaren 26ko pilota jaialdirako sarrerak bigarrenarentzat, eta Trintxerpeko Izkina jatetxean afari bat txapeldunentzat.
Parte hartu nahi duenak Kamion bertan (Gure Zumardia plaza) eman behar du izena, txapelketa hasi aurretik. Hamar euro jarri behar ditu bikote bakoitzak.

