Murias Centerrek eta Eroskik akordioa sinatu dutela jakinarazi du udalak
Aste honetan jakin du udalak Murias Center 4k eta Eroskik akordioa sinatu dutela Niessen merkataritza zentroan lokala alokatzeko. Akordioa, ordea, abenduaren erdialdean itxi zela jakinarazi du, eta orain artean ez duela “inolako informaziorik jaso”. Gertaera hori oso larritzat jo du Murias Center 4 sozietatearen kide baita udala, eta ondorioz, baita sozietatearen Administrazio Kontseiluaren kide ere. Ildo horretatik, udalak ez daki zer nolako baldintzetan sinatu duten akordioa, eta horren berri emateko eskatu dio Murias Center 4ri. Gaur goizean eman dute horren berri Bildu, EAJ, PP eta Errenteriako Ezkerrako ordezkariek —talde guztiek PSE-EEk izan ezik—, eta horren aurrean 2009ko martxoko Udalbatzan sinatutakoa berretsi dute; alegia, alokatzailean aldaketaren bat egoten bada, alokairu kontratu berrian egungo lan talde osoa subrogatuko dela, eta kontratu berri horrek, Gipuzkoako Industria eta Elikadurako Merkataritzaren hitzarmena beteko duela. Hala ere, argi utzi dute “supermerkatu bat jartzea positiboa dela udalerriarentzat eta Niessen merkataritza zentroarentzat, baita merkatarientzat ere”. ELAk, bestalde, azaldu du harremanetan jarri dela bai udalarekin, bai Sabecoko langile izan zirenekin eta baita Eroskirekin ere gai horren inguruan hitz egiteko. Udalak bezala oraindik ez daki zein baldintzetan sinatu duten kontratu hori, ezta Sabecoko langile izan zirenak ere kontratatuko dituzten ere. Hala ere, ez dutela onartuko esan du “Sabecoko langileak kontuan [...]
Aste honetan jakin du udalak Murias Center 4k eta Eroskik akordioa sinatu dutela Niessen merkataritza zentroan lokala alokatzeko. Akordioa, ordea, abenduaren erdialdean itxi zela jakinarazi du, eta orain artean ez duela “inolako informaziorik jaso”. Gertaera hori oso larritzat jo du Murias Center 4 sozietatearen kide baita udala, eta ondorioz, baita sozietatearen Administrazio Kontseiluaren kide ere. Ildo horretatik, udalak ez daki zer nolako baldintzetan sinatu duten akordioa, eta horren berri emateko eskatu dio Murias Center 4ri.
Gaur goizean eman dute horren berri Bildu, EAJ, PP eta Errenteriako Ezkerrako ordezkariek —talde guztiek PSE-EEk izan ezik—, eta horren aurrean 2009ko martxoko Udalbatzan sinatutakoa berretsi dute; alegia, alokatzailean aldaketaren bat egoten bada, alokairu kontratu berrian egungo lan talde osoa subrogatuko dela, eta kontratu berri horrek, Gipuzkoako Industria eta Elikadurako Merkataritzaren hitzarmena beteko duela. Hala ere, argi utzi dute “supermerkatu bat jartzea positiboa dela udalerriarentzat eta Niessen merkataritza zentroarentzat, baita merkatarientzat ere”.
ELAk, bestalde, azaldu du harremanetan jarri dela bai udalarekin, bai Sabecoko langile izan zirenekin eta baita Eroskirekin ere gai horren inguruan hitz egiteko. Udalak bezala oraindik ez daki zein baldintzetan sinatu duten kontratu hori, ezta Sabecoko langile izan zirenak ere kontratatuko dituzten ere. Hala ere, ez dutela onartuko esan du “Sabecoko langileak kontuan hartu gabe”.

