Milioi bateko muga gainditu du udalaren weborriak
Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, www.irun.org weguneak milioi bateko bisita kopurua gainditu zuen, 2011. urtean. 2000. urtean abiatu zenetik, lehen aldia muga pasatzen duela, eta zehazki, 1.017.107 bisita jaso zituen, aurreko ekitaldian baino %16,19...
Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, www.irun.org weguneak milioi bateko bisita kopurua gainditu zuen, 2011. urtean. 2000. urtean abiatu zenetik, lehen aldia muga pasatzen duela, eta zehazki, 1.017.107 bisita jaso zituen, aurreko ekitaldian baino %16,19 gehiago. Astelehenetan dauzka bisita gehien orrialdeak, eta eguneroko batez bestekoa 2.787koa izan ohi da.
Hala, udalak eskainitako zerbitzuen artean gehien bisitatutakoak, besteak beste, dira: erakundeak, gaurkotasun albisteak,bilatzailea eta fototeka digitala.

