Kontzertu berritzailea izanen da heldu den ostegunean, Varietesen
Musika klasikoa, errepikakorra eta tekno-minimala nahasten dituen emanaldia izanen da, heldu den ostegunean Varietes aretoan. Hala, bi unibertso desberdinetako musikariak elkartuko ditu kontzertuak: Guillaume Flamen eta Nicolas Quantin. Bi musikariak...
Musika klasikoa, errepikakorra eta tekno-minimala nahasten dituen emanaldia izanen da, heldu den ostegunean Varietes aretoan. Hala, bi unibertso desberdinetako musikariak elkartuko ditu kontzertuak: Guillaume Flamen eta Nicolas Quantin. Bi musikariak Hendaiako disketxeko Habité Recordsen sortzaileak dira.
Musika emanaldia, Maurice Ravel kontserbatorioko haize taldeko ikasleak, Hendaiako musika eskolako bigarren zikloko ikasleak eta Nicolas Quantin, haren ordenagailu eta kontrolatzaileekin elkartuko ditu, Guillaume Flamenen zuzendaritzapean.
Label techno Habité Records elkarteak, errepikarora/minimala delako musika munduko bost pieza egokitu ditu orkestrarentzat, zein Steve Reich, Philip Glass, Michael Nyman eta Terry Riley DJ-entzat.

