Areto futbolean 14. jardunaldia jokatuko dute
Areto futboleko Gipuzkoako lehian 14. jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Tellatuberri Zaldibiren kontra jokatuko du Lehen Mailako Oiartzunek. Etzi du partida, 11:00etan, Zaldibiko Resti pilotalekuan. Oiartzuarrek sailkapeneko lider jarraitzen dute, ...
Areto futboleko Gipuzkoako lehian 14. jardunaldia jokatuko dute asteburuan.
Tellatuberri Zaldibiren kontra jokatuko du Lehen Mailako Oiartzunek. Etzi du partida, 11:00etan, Zaldibiko Resti pilotalekuan. Oiartzuarrek sailkapeneko lider jarraitzen dute, eta bigarrenari lau puntu ateratzen dizkiote.
Bigarren Mailako Power Rangersek ere etzi du partida. Irudek Jamai Berrantol FK taldearen kontra jokatuko du, 12:00etan, Tolosako Eskolapioetan. Talde hori sailkapeneko bigarrena da. Power Rangers, aldiz, bosgarrena. Errenteriarrak sailkapeneko seigarrenak dira, eta oiartzuarrak zortzigarrenak.
Hirugarren Mailako DPO Baobab, azkenik, Gamonen kontra lehiatuko da gaur, eskualdeko derbian. 20:30ean du partida, Elorsoro kiroldegian.

