Urtarrileko udalbatzarra: mozioak eta Altzibarko etxeen zerrendak
Atzo egin zuten urtarrilari zegokion ohiko udalbatzarra. Zinegotziek, beste hainbat gairen artean, bi mozio landu zituzten: Kutxabank erakundearen ordezkaritzari buruzko mozioa, eta Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa. Lehenenagoa Bilduren aldeko botoekin onartu zuten (zortzi alde, abstentzio bat —Hamaikabat— eta bi aurkako bozka —EAJ). Bigarrena ere, Bilduren bozkekin atera zen aurrera (zortzi alde, eta H1 eta EAJ kontra —hiru aurkako bozka, beraz—). EAJk, gainera, beste testu bat irakurri zuen. Horrez gain, zinegotziek Altzibarko Olalde eremuko etxebizitzen zozketarako zerrendak onartu zituzten. Udalaren webgunean ikus daitezke onartuen eta baztertuen zerrendak.
Atzo egin zuten urtarrilari zegokion ohiko udalbatzarra. Zinegotziek, beste hainbat gairen artean, bi mozio landu zituzten: Kutxabank erakundearen ordezkaritzari buruzko mozioa, eta Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa.
Lehenenagoa Bilduren aldeko botoekin onartu zuten (zortzi alde, abstentzio bat —Hamaikabat— eta bi aurkako bozka —EAJ).
Bigarrena ere, Bilduren bozkekin atera zen aurrera (zortzi alde, eta H1 eta EAJ kontra —hiru aurkako bozka, beraz—). EAJk, gainera, beste testu bat irakurri zuen.
Horrez gain, zinegotziek Altzibarko Olalde eremuko etxebizitzen zozketarako zerrendak onartu zituzten. Udalaren webgunean ikus daitezke onartuen eta baztertuen zerrendak.